3 de Apirila de 2020
 
Actualizado 2014/1/27 16:38:22 +00:00 CET

Caja Rural eta Euskadi taldeek Mallorcako Challengea jokatuko dute

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

   Caja Rural eta Euskadi taldeak XXIII. Iberostar Mallorcako Txirrindulari Challengearen irteeran izango dira datorren otsailaren 9an. Lasterketa lau "trofeotan" jokatuko da, otsailaren 12ra arte, antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez.

   Guztira 21 taldek parte hartuko dute, tartean hamar UCI Proteam: Lotto-Belisol (Belgika), Omega Pharma-Quickstep (Belgika), Garmin-Sharp (AEB), Astana (Kazakhstan), Katusha (Errusia), Sky (Britainia Handia), Orica-GreenEdge (Australia), Lampre-Merida (Italia), Europcar (Frantzia) eta Movistar Team (Espainia).

   Talde kontinental profesionalak sei izango dira: Caja Rural-Seguros RGA, Cofidis Solutions Credit (Frantzia), Team Novo Nordisk (AEB), MTN-Qhubeka (Hegoafrika), Team Netapp-Endura (Alemania) eta IAM
Cycling (Suitza).

   Azkenik, pelotoia osatzeko, bost talde kontinental arituko dira: Euskadi, Burgos BH (Espainia), Activejet Team (Polonia), Team Ecuador (Ekuador) eta Cyclinteam de Rijke (Holanda).

   Mallorcako Challengea otsailaren 9an hasiko da, 116 kilometroko Palma Trofeoarekin. Beste hiru "trofeoak" Ses Salines-Campos-Santanyi (183 kilometro), Serra de Tramuntana Deia-Lluc (152,9 kilometro) eta Muro-Port D'Alcudia (162 kilometro) izango dira.