Christina Rosenvingek eta Anarik hasiko dute 8. MAZ Basauri jaialdia, ostiralean

Christina Rosenvingek eta Anarik ostiralean hasiko dute 8. MAZ Basauri jaialdia
MAZ BASAURI
Actualizado: miércoles, 24 abril 2019 16:39

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

MAZ Basauri jaialdiaren zortzigarren edizioa hasiko da ostiralean, apirilaren 26an, Christina Rosenvinge eta Anari kantari eta musikariek Bizkaiko udalerriko Social Antzokian emango dituzten kontzertuekin. Jaialdiak larunbatean eta hurrengo asteburuan jarraituko du, eta, ohikoa den moduan, kaleko doako kontzertuak eta antzokian prezio merkeetan eskainiko direnak uztartuko ditu.

Basauriko Udalak bultzatzen du MAZ Basauri, Social Antzokiaren laguntzarekin. Lehen zazpi edizioetan "erreferente musikal moduan jarri du" udalerria, eta Basauriko ostalaritza, kultura eta saltokientzat "bultzada bat" ekarri du, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Horrela, Rosenvigek eta Anarik ostiralean eskainiko duten lehen emanaldiaren ondoren, larunbatean, apirilaren 27an, Solobarria plazako karpan, Txiki MAZ ekimena izango da 12:30ean, eta Haxotz (tokiko artistarik onena), Agian (euskarazko talderik onena) eta Voltium (publikoaren saria) Rockein lehiaketaren 2018ko edizioko irabazleen kontzertuak 18:00etan. Gainera, Toundra eta Mursego Social Antzokian izango dira, 21:30etik aurrera.

Hurrengo asteburuan izango du jarraipena MAZ Basauri jaialdiak. Maiatzaren 3an, Viva Suecia, Triángulo de Amor Bizarro eta The Owl Project taldeen kontzertuak izango dira Social Antzokian, 21:00etan, eta biharamunean, maiatzaren 4an, Iseo & Dodosound With The Mousehunters eta Hakima Flissi izango dira protagonista agertoki berean, 21:30ean.

Azkenik, maiatzaren 2an, 9an eta 16an Zine MAZ izango da, Social Antzokian, egun bakoitzeko bi emanalditan (20:00etan eta 22:00etan), eta "Mujeres, de Coque Malla" (Gonzalo Visedo, 2019), "Climax" (Gaspar Noé, 2018) eta "Margolia" (Oier Aranzabal) programatuko dira.