Actualizado 21/07/2021 13:06 CET

Covid-19ak eragindako lau hildako izan dira EAEn azken astean eta 1.583 kutsatze berri azken egunean

Archivo - Urdulizko ospitalea
EUROPA PRESS - Archivo

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

Covid-19 gaitzak eragindako lau hildako izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) uztailaren 12tik 18ra bitarteko astean, aurrekoan baino lau gehiago. Gainera, 1.583 positibo berri aurkitu dira asteartean, bezperan baino 269 gehiago, eta positibo tasa %12,4 izan da. Horrela, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 630,26 kasura igo da, eta 45 gaixo ZIUn ospitaleratuta daude, aurreko egunean baino bat gehiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteazken honetan jakinarazi duenez.

Hain zuzen, 12.754 test diagnostiko egin dira asteartean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (7.876 PCR eta 4.878 test antigeno), eta horien guztien artetik 1.583 kutsatze berri aurkitu: 189 Araban, 873 Bizkaian, 481 Gipuzkoan eta 40 EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.

Halaber, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 630,26 kasukoa da erkidego osoan, bezperan baino 44,28 gehiago, eta lurraldeka, 490,90ekoa da Araban, 580,57koa Bizkaian eta 705,94koa Gipuzkoan. Gaitzaren oinarrizko birsorkuntza tasa 1,30era igo da EAEn (1,30 Araban, 1,36 Bizkaian eta 1,21 Gipuzkoan).

Adin tarteka, 0-18 urteko taldean 421 kasu berri izan dira azken egunean eta intzidentzia metatua 968,08 kasukoa da; 19-39 urteko taldean 769 positibo izan dira (1.433,23), 40-64 urtekoenean 281 (304,49), 65-79 urtekoenean 71 (130,76) eta 80 urtetik gorakoen artean 35 (140,72).

OSPITALEAK

Ospitaleen egoera dela eta, koronabirusaren ondorioz 49 pertsona erietxeratu dituzte asteartean, eta guztira 189 lagun daude ospitaleetan, aurreko egunean baino 15 gehiago. Gainera, gaitza duten 45 pertsona zainketa intentsiboen unitatean (ZIU) daude, bezperan baino bat gehiago.

Hiriburuetako egoerari dagokionez, Gasteizen 141 kutsatze berri aurkitu dira eta intzidentzia metatua 492,17 kasukoa da; Bilboko intzidentzia metatua 592,82 kasukoa da, 292 positibo berri izan ondoren, eta Donostiakoa 688,63koa, 115 kutsatze berri aurkitu ostean.

Azkenik, 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, Arabako Agurain, Amurrio eta Laudio eta Bizkaiko Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Durango, Elorrio, Erandio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza eremu gorrian daude, intzidentzia metatua 400 kasutik gorakoa delako.

Gipuzkoan, egoera berean daude Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Deba, Eibar, Elgoibar, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.

Contador