Covid-19ak kutsatutako 604 kasu berri zenbatu dira EAEn eta guztira 5.740 daude

Publicado: domingo, 29 marzo 2020 13:48

BILBO, 29 Mar. (EUROPA PRESS) -

Covid-19 gaitzak kutsatutako 604 pertsona gehiago erregistratu dira Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta orotara 5.740 dira, horietatik 1.769 ospitaleratuta. Gainera, 24 heriotza gehiago izan dira larunbat arratsaldeko 20:00ak arte, eta guztira 265 lagun zendu dira krisia hasi zenetik. Sendatutako eta ospitaleko alta jaso dutenak 1.503 dira.

Mikel Sanchez Eusko Jaurlaritzako Osasun Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak eman ditu datuak, igande honetan, Covid-19ak EAEn duen bilakaeraren berri emateko Jaurlaritzak egunero eskaintzen duen prentsa agerraldian.

Herrialdeka, orain arte Araban 1.947 kasu positibo zenbatu dira (horietatik 353 ospitalean daude), Bizkaian 2.776 (1.096 ospitalean) eta Gipuzkoan 1.017 (320 erietxean). Gainera,

Sanchezek ziurtatu du Euskadik "ahalegin handia" egiten jarraitzen duela detekzio goiztiarrean: guztira 14.071 test egin dira, 1.400dik gora larunbatean. Milioi biztanleko egindako proben batez bestekoa kontuan hartuta, Euskadi (6.430 test/milioi biztanleko) Italiaren parean eta Alemaniaren aurretik dago, eta "nahiko atzean" uzten ditu Herbehereak, Erresuma Batua edo Frantzia.

Bestalde, jakinarazi duenez, Covid-19.eus aplikazioa martxan jarri zenetik, 19.000 lagunek deskargatu dute jada. Android-en denda birtualean eskuragarri dago, eta edonork aurki dezake, bere gailu mugikorretan 'covid19eus' sartuz, bai eta zuzeneko esteka honen bidez ere: https://play.google.com/store/apps/details?id=com.erictelm2m...

Sanchezek adierazi du laster IOSen eskuragarri egongo dela, eta gogorarazi du herritarren sarerako bokazioa duen aplikazioa dela, prebentzioan, detekzioan eta jarraipenean laguntzeko.