Covid-19aren 1.547 positibo berri atzeman dira EAEn eta 111 lagun daude ZIUn

Anbulantzia bat Galdakaoko ospitalean
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: viernes, 6 noviembre 2020 12:54

BILBO, 6 (EUROPA PRESS)

Covid-19 gaitzaren 1.547 kasu positibo berri aurkitu dira ostegunean Euskal Autonomia Erkiegoan (EAE), bezperan baino 86 gehiago eta egindako proba guztien %9,3. Gainera, 111 gaixo zainketa intentsiboen unitatean (ZIU) daude, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostiral honetan jakitera eman duenez.

Zehazkiago, 16.690 test diagnostiko egin dira ostegunean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (14.937 PCR eta 1.753 antigeno), eta horien guztien artetik 1.547 kasu positibo berri zenbatu dira: 175 Araban, 690 Bizkaian, 663 Gipuzkoan eta 19 EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.

Gaitzak lurralde historiko bakoitzean duen 14 eguneko intzidentzia tasa metatuari dagokionez, Arabak 100.000 biztanleko 537,55 kasuko tasa dauka, Bizkaiak 661,24 kasukoa eta Gipuzkoak 1.047,83 kasukoa. EAE osoko intzidentzia tasa 778,56 kasukoa da.

Arabako egoerari dagokionez, Agurainek (679,76 kasuko intzidentzia tasa), Gasteizek (544,20) eta Laudiok (534,21) eremu gorrian jarraitzen dute. Bizkaian 267 udalerri daude maila gorrian, bezperan baino bat gehiago, eta Abanto-Zierbena (907,56), Bilbo (657,78), Durango (859,49), Ermua (1.278,13), Lekeitio (883,25), Ortuella (874,25), Santurtzi (1.046,18) eta Zornotza (1.019,93) nabarmendu dira.

Gipuzkoan, 33 udalerri daude maila gorrian, aurreko egunean bezala, besteak beste, Arrasate (1.069,91), Azkoitia (1.442,99), Azpeitia (1.386,32), Beasain (1.481,85), Bergara (1.692,88), Eibar (1.904,87), Hernani (1.429,07), Ordizia (1.645,96), Pasaia (1.130,99), Urnieta (2.407,11) eta Zumaia (1.689,57).

Azkenik, ospitaleen egoerari erreparatuta, beste 74 lagun erietxeratu dituzte ostegunean covid-19arekin, eta 111 gaixo zainketa intentsiboen unitatean (ZIU) daude, bezperan bezala. Guztira, 463 pertsona daude erietxeetan koronabirusaren ondorioz, aurreko egunean baino bat gehiago, eta gaitzaren birsorkuntza tasa 1,10 da EAEn (1,12 Araban, 1,09 Bizkaian eta 1,10 Gipuzkoan).