Actualizado 10/06/2021 12:40 CET

Covid-19aren 238 kutsatze berri izan dira EAEn eta intzidentzia tasa 180 kasura jaitsi da

Archivo - PCR proba
EUROPA PRESS - Archivo

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

Covid-19 gaitzaren 238 kutsatze berri aurkitu dira asteazkenean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bezperan baino 16 gutxiago, eta positibo tasa %3,1era jaitsi da. Horrela, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 180,89 kasukoa da, aurreko egunean baino 5,68 gutxiago. Halaber, 77 gaixo zainketa intentsiboen unitatean daude, bezperan baino hiru gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ostegun honetan jakinarazi duenez.

Hain zuzen, 7.620 test diagnostiko egin dira asteazkenean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (4.779 PCR eta 2.841 test antigeno), aurreko egunean baino 56 gehiago, eta horien guztien artetik 238 kutsatze berri aurkitu: 25 Araban, 134 Bizkaian, 76 Gipuzkoan eta hiru EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.

Halaber, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 180,89 kasura jaitsi da erkidego osoan, eta lurraldeka, 150,81era, 182,59ra eta 185,30ra jaitsi Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, hurrenez hurren. Gaitzaren oinarrizko birsorkuntza tasa 0,83an mantendu da EAEn (0,84 Araban, 0,87 Bizkaian eta 0,78 Gipuzkoan).

Adin tarteka, 0-18 urteko taldean 72 kasu berri izan dira azken egunean eta intzidentzia tasa 274,16 kasukoa da. Halaber, 19-39 urteko taldean 66 positibo izan dira (236,36), 40-64 urtekoenean 85 (183,17), 65-79 urtekoenean sei (47,33) eta 80 urtetik gorakoen artean bederatzi (58,84).

OSPITALEAK

Ospitaleen egoera dela eta, koronabirusaren ondorioz 24 pertsona erietxeratu dituzte asteazkenean, eta guztira 108 lagun daude ospitaleetan, aurreko egunean baino 13 gutxiago. Gainera, gaitza duten 77 pertsona zainketa intentsiboen unitatean daude, bezperan baino hiru gutxiago.

Hiriburuetako egoerari dagokionez, intzidentzia tasa 158,41 kasukoa da Gasteizen, 176,06koa Bilbon eta 171,61ekoa Donostian. 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, Gipuzkoako Azkoitia soilik dago eremu gorrian, 400dik gora kasu dituelako 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatuan.

Contador