Actualizado 16/02/2021 12:44 CET

Covid-19aren 453 kasu berri izan dira eta positibo tasa %4,7ra jaitsi da EAEn

PCR proba egiten.
David Zorrakino - Europa Press - Archivo

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

Covid-19 koronabirusaren 453 kasu positibo berri aurkitu dira astelehenean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bezperan baino 35 gehiago, baina positibo tasa %4,7ra jaitsi da. Gainera, 168 gaixo zainketa intentsiboen unitatean daude, aurreko egunean baino gi gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astearte honetan emandako datuen arabera.

Zehazkiago, 9.565 test diagnostiko egin dira astelehenean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (6.221 PCR eta 3.344 test antigeno), aurreko egunean baino 2.015 gehiago, eta horien guztien artetik 453 kutsatze berri aurkitu: 45 Araban, 293 Bizkaian, 106 Gipuzkoan eta bederatzi EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.

Adin tarteka, 0-18 urteko taldean 131 kasu izan dira azken egunean eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 679,18 kasukoa da; 19-39 urteko taldean 94 positibo izan dira (468,58), 40-64 urtekoenean 179 (437,50), 65-79 urtekoenean 30 (270,95) eta 80 urtetik gorakoen artean 17 (306,61).

Halaber, koronabirusaren intzidentzia tasa metatua 450,20 kasukoa da erkidego osoan (Araban 418,52, Bizkaian 483,71 eta Gipuzkoan 393,08), eta gaitzaren birsorkuntza tasa 0,80 (Araban 0,80, Bizkaian 0,85 eta Gipuzkoan 0,71).

Hiriburuetako egoerari dagokionez, intzidentzia tasa 447,83 kasukoa da Gasteizen, 534,52koa Bilbon eta 360,76koa Donostian. 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, Bizkaiko Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Santurtzi eta Sopela eremu gorrian daude, 500dik gora kasurekin 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatuan. Gipuzkoan, egoera berean daude Astigarraga, Bergara, Elgoibar, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo eta Onati.

Azkenik, ospitaleen egoera hizpide hartuta, koronabirusaren ondorioz 60 pertsona erietxeratu dituzte astelehenean, eta guztira 438 lagun daude ospitaleetan, aurreko egunean baino 36 gutxiago. Gainera, gaitza duten 167 pertsona zainketa intentsiboen unitatean (ZIU) daude, bezperan baino hiru gutxiago.