Covid-19aren 598 positibo berri izan dira EAEn eta intzidentzia tasa 410 kasura igo da

Antigeno proba egiten.
JCCM
Actualizado: lunes, 12 abril 2021 12:40

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

Covid-19 gaitzaren 598 kutsatze berri aurkitu dituzte igandean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bezperan baino 163 gutxiago, eta positibo tasa %8,1 izan da. Gainera, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 410,96 kasura iritsi da, aurreko egunean baino 10,73 gehiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan emandako datuen arabera.

Zehazkiago, 6.871 test diagnostiko egin dira igandean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (4.741 PCR eta 2.130 test antigeno), aurreko egunean baino 2.571 gutxiago, eta horien guztien artetik 598 kutsatze berri aurkitu: 67 Araban, 261 Bizkaian, 265 Gipuzkoan eta bost EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.

Halaber, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 410,96 kasura igo da erkidego osoan (Araban 423,97, Bizkaian 354,38 eta Gipuzkoan 483,30), eta gaitzaren birsorkuntza tasa 1,18 da (Araban 1,06, Bizkaian 1,22 eta Gipuzkoan 1,20).

Adin tarteka, 0-18 urteko taldean 117 kasu berri izan dira azken egunean eta intzidentzia tasa 467,00 kasukoa da; 19-39 urteko taldean 156 positibo izan dira (468,79), 40-64 urtekoenean 226 (422,24), 65-79 urtekoenean 76 (323,50) eta 80 urtetik gorakoen artean 23 (241,23).

Hiriburuetako egoerari dagokionez, intzidentzia tasa 465,16 kasukoa da Gasteizen, 471,03koa Bilbon eta 332,80koa Donostian. 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, Arabako eta Bizkaiko hiriburuekin batera, Bizkaiko Getxo, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Portugalete eta Sestao eta Gipuzkoako Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Beasain, Errenteria, Hondarribia, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urretxu, Villabona, Zarautz eta Zumarraga eremu gorrian daude, 400dik gora kasu dituztelako 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatuan.

Azkenik, ospitaleen egoera dela eta, koronabirusaren ondorioz 64 pertsona erietxeratu dituzte igandean, eta guztira 420 lagun daude ospitaleetan, aurreko egunean baino 38 gehiago. Gainera, gaitza duten 125 pertsona zainketa intentsiboen unitatean daude, bezperan baino lau gehiago.