Actualizado 07/04/2021 12:49 CET

Covid-19aren 731 positibo berri izan dira EAEn eta intzidentzia tasa 351 kasura igo da

Archivo - PCR probak egiten
EUROPA PRESS - Archivo

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

Covid-19 gaitzaren 731 kutsatze berri aurkitu dituzte asteartean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bezperan baino 202 gehiago, eta positibo tasa %7,9 izan da. Gainera, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 351,64 kasura iritsi da, aurreko egunean baino 10,05 gehiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteazken honetan emandako datuen arabera.

Zehazkiago, 9.247 test diagnostiko egin dira asteartean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (5.949 PCR eta 3.298 test antigeno), aurreko egunean baino 3.184 gehiago, eta horien guztien artetik 731 kutsatze berri aurkitu: 93 Araban, 348 Bizkaian, 282 Gipuzkoan eta zortzi EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.

Halaber, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 351,64 kasura igo da erkidego osoan (Araban 405,80, Bizkaian 303,90 eta Gipuzkoan 392,39), eta gaitzaren birsorkuntza tasa 1,08 da (Araban 0,97, Bizkaian 1,05 eta Gipuzkoan 1,16).

Adin tarteka, 0-18 urteko taldean 144 kasu berri izan dira azken egunean eta intzidentzia tasa 420,95 kasukoa da; 19-39 urteko taldean 160 positibo izan dira (387,74), 40-64 urtekoenean 314 (363,73), 65-79 urtekoenean 82 (263,36) eta 80 urtetik gorakoen artean 31 (210,76).

Hiriburuetako egoerari dagokionez, intzidentzia tasa 442,99 kasukoa da Gasteizen, 393,39koa Bilbon eta 285,65ekoa Donostian. 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, Arabako hiriburuarekin batera, Bizkaiko Ermua, Markina-Xemein eta Ondarroa eta Gipuzkoako Aretxabaleta, Arrasate, Azkoitia, Beasain, Lazkao, Legazpi, Lezo, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Tolosa, Urretxu eta Zumarraga eremu gorrian daude, 400dik gora kasu dituztelako 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatuan.

Azkenik, ospitaleen egoera dela eta, koronabirusaren ondorioz 66 pertsona erietxeratu dituzte asteartean, eta guztira 369 lagun daude ospitaleetan, aurreko egunean baino bost gehiago. Gainera, gaitza duten 100 pertsona zainketa intentsiboen unitatean daude, bezperan baino bost gutxiago.

Contador