Actualizado 02/08/2021 14:13 CET

Covid-19aren 767 kutsatze berri izan dira EAEn eta intzidentzia metatua 858,29 kasura jaitsi da

Archivo - Donostian PCR bat egiteko ilara.
EUROPA PRESS - Archivo

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

Covid-19 gaitzaren 767 positibo berri aurkitu dira igandean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bezperan baino 160 gutxiago, eta positibo tasa %10,5 izan da. Horrela, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 858,29 kasura jaitsi da eta 60 gaixo ZIUn ospitaleratuta daude, aurreko egunean baino hiru gutxiago, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Hain zuzen, 7.280 test diagnostiko egin dira astelehenean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan (5.047 PCR eta 2.233 test antigeno), eta horien guztien artetik 767 kutsatze berri aurkitu: 95 Araban, 457 Bizkaian, 200 Gipuzkoan eta 15 EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.

Halaber, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 858,29 kasukoa da erkidego osoan, bezperan baino 11,05 gutxiago, eta lurraldeka, 654,43koa da Araban, 932,25koa Bizkaian eta 773,81koa Gipuzkoan. Gaitzaren oinarrizko birsorkuntza tasa 1,06ra jaitsi da EAEn (1,03 Araban, 1,15 Bizkaian eta 0,94 Gipuzkoan).

Adin tarteka, 0-9 urteko taldean 58 kasu berri izan dira azken egunean eta intzidentzia metatua 598,95 kasukoa da; 10-19 urtekoenean 204 (2.445,20), 20-29 urtekoenean 187 (2.667,29), 30-39 urtekoenean 77 (907,57), 40-49 urtekoenean 60 (440,20), 50-59 urtekoenean 89 (437,39), 60-69 urtekoenean 38 (355,19), 70-79 urtekoenean 28 (184,44), 80-89 urtekoenean 17 (269,94) eta 90 urtetik gorakoen artean bost (282,54).

OSPITALEAK
Ospitaleen egoera dela eta, koronabirusaren ondorioz 33 pertsona erietxeratu dituzte igandean, eta guztira 239 lagun daude ospitaleetan, aurreko egunean baino 20 gehiago. Gainera, gaitza duten 60 pertsona zainketa intentsiboen unitatean (ZIU) daude, bezperan baino hiru gutxiago.

Hiriburuetako egoerari dagokionez, Gasteizen 72 kutsatze berri aurkitu dira eta intzidentzia metatua 671,54 kasukoa da; Bilboko intzidentzia metatua 897,03 kasukoa da, 151 positibo berri izan ondoren, eta Donostiakoa 719,88koa, 43 kutsatze berri aurkitu ostean.

Azkenik, 5.000 biztanletik gorako udalerrien artean, Arabako Agurain, Amurrio eta Laudio eta Bizkaiko Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Ermua, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapagaran, Zalla eta Zornotza eremu gorrian daude, intzidentzia metatua 400 kasutik gorakoa delako.

Gipuzkoan, egoera berean daude Andoain, Aretxabaleta, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.