26 de Otsaila de 2020
 
Publicado 2020/01/19 12:37:38CET

Cristobal Balenciaga Museoak jostunaren 125. urteurrena ospatu eta 2020rako programazioa aurkeztuko du asteartean

Cristobal Balenciaga.
HENRI CARTIER-BRESSON / MAGNUM - Archivo

DONOSTIA, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Cristobal Balenciaga Museoak jostunaren jaiotzaren 125. urteurrena ospatuko du asteartean, urtarrilaren 21ean, eta unea baliatuko du balorazioa egiteko eta 2020rako programazioa aurkezteko. Urteko programazioak jostunaren figuran jarriko du arreta, eta, hala, "izenaren eta Goi Mailako Joskintzaren Etxearen atzean dagoen pertsona presenteago egongo da".

Getariako museoko arduradunek aurreratu dutenez, bi hitzaldi garrantzitsuren eta Ikerkuntzarako Nazioarteko Biltzar baten bitartez, Balenciagaren alderdi pertsonalago hori ikusleei hurbilduko eta horren berri emango zaie. Nolanahi ere, horrek ez du esan nahi jostunaren obraren ondare balioa nabarmenduko ez denik eta horren inguruko gogoeta egingo ez denik, museoak azken urteotan egindako lanaren ardatza baita obra hori.

Ildo horretan, museoak 'Moda eta Ondarea' seriearen hirugarren erakusketa egingo du martxoan, eta Balenciagaren obrari buruzko erakusketa berria egingo du uztailean. Olivier Saillard izango da bigarren erakusketa horren komisarioa.

Programazioa osatzeko, modari lotutako profesionalak prestatzeko proposamenak nabarmen handituko dira. Asmoa da Balenciagaren balioak eta teknikak transmititzea profesionalei, moda konprometitu eta jasangarri batek eskatzen duen gaur egungo testuingurura egokitutakoak.