Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusak ongietorria egingo die nazioarteko ikasleei, datorren astelehenean

Publicado: viernes, 1 febrero 2019 14:16

DONOSTIA, 1 Feb. (EUROPA PRESS) -

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusak ongietorria egingo die nazioarteko iklasleei datorren astelehenean, otsailaren 4an. Ikasleok trukeko hainbat programaren bidez iritsiko dira Donostiara, eta bertan ikasiko dute ikasturteko bigarren seihilekoa. Alex Rayon Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako errektoreordeak aurkeztu eta koordinatuko du topaketa.

Guztira, 28 nazionalitatetako 100 ikasle elkartuko dira, eta, lehenengo seihilekoan heldu zirenekin batera, Donostiako campusean 2018-2019 ikasturtean ikasketak egingo dituzten 250 ikasle atzerritarren multzoa osatuko dute.

Datorren asteleheneko ekitaldia goizeko 08:45ean hasiko da. Astelehenean bertan eta asteartean, irakasle tutoreak, unibertsitateak eskaintzen dituen zerbitzuak, Ikasle Bulegoa edo Deusto Campus ezagutuko dituzte atzerriko ikasleek.

Halaber, asteartean, otsailaren 5ean, Eneko Goia Donostiako alkateak harrera egingo die udaletxean, 11:30ean, eta, ondoren, hiria ezagutzeko aukera izango dute, bertako ikasle laguntzaileekin batera.