Actualizado 2017/1/18 11:27:30 +00:00 CET

Donostia, "European Best Destination 2017" izendapenerako hautagaietako bat

Bahía De La Concha, Donosti
CEDIDA

   DONOSTIA, 18 (EUROPA PRESS)

   Donostia "European Best Destination 2017" izendapenerako hautagaietako bat da, Europako beste 19 hirirekin batera. Ostiralean jakinaraziko da zeintzuk diren 20 hiri finalistak, eta orduan hasiko da bozkatzeko epea, otsailaren 20ra arte irekita izango dena, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.

   Hain zuzen, herri bozketa www.vote.ebdest.in webgunearen bidez egingo da eta boto gehien lortzen dituen hiria "European Best Destination 2017" izendatuko dute, nazioarteko komunikabideetan oihartzun handia lortuz. 2015ean Bordele aukeratu zuten, eta 2016an Zagreb. Azken urtean 920 artikulu argitaratu ziren "European Best Destinations" lehiaketaren inguruan.

   Bestalde, 2016an, Donostia "Europako helmuga erromantikorik hoberenen artean" bozkatua izan zen, eta Kontxako hondartza "Europako hondartza onenen artean nabarmendua izan zen", "European Best Destinations" izendapenaren arabera.

   European Best Destinations erakunde europarra da. Bruselan du egoitza eta Europako kultura zein turismoa bultzatzeko sortu zen, EDEN sarearekin eta turismo bulego nagusiekin elkarlanean. Europako 260 helmuga baino gehiago sustatzen ditu bere webgunearen eta sare sozialen bitartez. Bertan, hiru milioi bisitari ditu, eta komunikabideetako oihartzunak 50 milioi euro baino gehiagoko balioa du.