Donostiako Gabonetako Azokan parte hartzeko izena emateko epea ireki dute

Iazko edizioko irudia
DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: domingo, 14 octubre 2018 14:26

DONOSTIA, 14 Oct. (EUROPA PRESS) -

Donostia Sustapenak aurtengo Gabonetako Azokan parte hartzeko izena ermateko epea zabaldu du, urriaren 31ra arte. Merkatuan Gabonetako produktu gastronomikoak, apaingarriak eta artisautza artikuluak aurkitu ahalko dira, eta bere helburua hiriko ekonomia garapena sustatzea da.

Erakusle gisa parte hartu ahal izateko Donostia Sustapena erakundearekin harremanetan jarri behar da, 943 482 800 telefnora deituta, fomentoss@donostia.eus posta elektronikora idatzita edo http://www.fomentosansebastian.eus/eu/merkataritza/gabonetak... loturan.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, Gabonetako produktu gastronomikoak, artikulu apaingarriak eta Gabonetako apaingarriak, jostailuak, artisautza artikuluak, tokiko diseinatzaileen artikuluak (moda, harri bitxiak eta abar) eta foodtruck delakoak bertako produktuekin izango dira azokan.

Ekimenak arrakasta handia izan zuen iaz publikoaren, salmenten eta promozio turistikoaren aldetik, eta aurten handitu egingo du merkataritza eskaintza, saltokiak eta jarduera gehiago eskainiz.

Ernesto Gasco alkateordearen hitzetan, "hirirako eta bertako merkataritzarako aukera ezin hobea da, merkataritza eskaintza erakargarria finkatzen ari garelako, Gabonak bezalako sasoi berezian. Horrez gain, Gabonetako Azokari esker, hiriko merkataritzaren ospea finkatu ahal izango dugu eta, noski, garai honetan jendea erosketak egitera animatzea helburu duen ekitaldia da".