Publicado 23/01/2021 13:30CET

Donostiako merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroetan izena emateko epea otsailaren 2ra arte dago zabalik

Idazten
DONOSTIAKO UDALA

DONOSTIA, 23 Ene. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkataritza eta ostalaritza elkarte eta erakundeekin lankidetzan antolatzen dituen euskara ikastaroak izango dira aurten, sektoreotako profesionalei zuzenduta. Ikastaro espezifikoak dira, 60 ordukoak, otsailetik ekainera, eta 60 euro balio du matrikuak. Otsailean hasiko diren ikastaroen izen-ematea otsailaren 2ra arte zabalik egongo da.

Donostiako Udaletik jakitera eman dutenez, bezero euskaldunak arreta hobea izatea da helburua, eta horretarako, euskara ikasten hastera edo euskara maila hobetzeko ikastaroak eskainiko dira. Ikastaroak hiriko euskaltegietan gauzatuko dira: AEK, Ilazki, Hitzez, Legazpi 6, Urrats eta Urumea.

Zenbait ikastaro mota daude. Lehen moduluko ikastaroen helburua da zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio gaitasuna lantzea, eta jarraipen moduluei dagokienez, hizkuntza oinarriak eta edukiak finkatu eta osatzen joatea da xedea, ulermenerako nahiz komunikaziorako gaitasuna hobetzeko.

Izen-ematea otsailaren 2ra arte dago zabalik, eta sarean egin daiteke, http://www.donostiaeuskaraz.eus/euskaraz/merkost/lang/eu web orrian. Halaber, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren, Gipuzkoako Merkatarien Federazioaren, San Sebastian Shops erakundearen eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen egoitzetan ere egin daiteke izen-ematea.