Donostiako Piratak kolektiboak 5. Musika Lehiaketa antolatu du, Donostia eta inguruko taldeei zuzenduta

Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 21 mayo 2012 14:27

DONOSTIA 21 May. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Piratak kolektiboak 5. Musika Lehiaketa antolatu du, Donostia eta inguruetako taldeek hiriburuko Aste Nagusian merezi duten lekua eskaintzeko asmoz. Pasa den urteko lehiaketak izan zuen harrera ona eta parte-hartze zabala ikusirik, aurten ere eskema bera jarraitzea erabaki dute antolatzaileek, talde mistoen (gizon eta emakume) partaidetza nabarmenduz.

Antolatzaileek gogoratu dutenez, 2007an abiatu zen aurreneko lehiaketa, parte-hartzearen norabide zehatzarkein. Ezarri zen hilabeteko epe laburrean, Donostia, Oarsoaldea eta Buruntzaldeako 42 talde aurkeztu ziren. Horietatik epaimahaiak zortzi aukeratu zituen finalerdietarako: Basanabasa (Donostia), Brutal Planet(Lasarte/Donostia), Frida Pipol (Orereta), Instep (Oiartzun), Supertrooper (Donostia), Toxika! (Lasarte/Donostia), UK-Bill (Añorga) eta Xikinkei (Donostia).

Zortzi talde hautatuetatik hiru iritsi ziren finalera: Xikinkei, Instep eta Supertrooper. Finalean, epaimahaiak Oiartzungo Instep taldea izendatu zuen lehen edizioaren irabazle, eta lehiaketaren bi sari nagusiak irabazi zituen: abuztuan Donostiako Trinitate plazako kontzertuan parte hartzeko aukera eta Andoaingo Garate estudioetan astebeteko grabazioa.

Donostiako Piraten Musika Lehiaketa Donostia eta inguruetako musika taldeei zuzenduta dago, hots, Oarsoaldeakoei (Pasaia, Errenteria-Orereta, Lezo eta Oiartzun) eta Buruntzaldekoei (Andoain, Hernani, Astigarraga, Usurbil eta Lasarte-Oria) zuzenduta. Soilik maketa edo disko auto-ekoiztu bat (gehienez) argitaratu duten taldeek parte har dezakete, hasiberriei baitago zuzendua.

Musika estilo bereizketarik ez da egingo, baina oreka bat bilatuko da hautaketari begira. Hizkuntzari dagokionez, euskaraz abesten duten taldeek lehentasuna izango dute. Parekidetasuna ere (gizon eta emakume) bermatuko da. Parte hartzeko, talde bakoitzak gutxienez hiru abesti eta taldearen informazioa (biografia laburra, argazkia eta harremana) bidali beharko ditu Donostiako Piraten posta elektronikora: izanpirata@gmail.com. Parte hartzeko epea ekainaren 3an bukatuko da.

Aurkezten diren talde guztietatik bederatzi hautatuko ditu epaimahaiak finalerdietarako. Bakoitzean hiru taldek joko dute, Donostiako txoko ezberdinetan. Zuzenekoetan epaimahaiak taldeen jarrera eta proposamena baloratuko du. inalerdietako hiru talde hautatuek Donostiako Piraten Aste Nagusian kontzertua eskainiko dute, Trinitate plazan. Epaimahaiak bi talde aukeratuko ditu eta kontzertuetara hurbiltzen direnek hirugarrena.

Contenido patrocinado