Donostiako Tokiko Gobernu Batzordeak Atotxaerreka eremuko sei lursail berrien lehiaketa publikoa egitea erabaki du

Atotxaerreka eremuko lursaila.
AYUNTAMIENTO DONOSTIA - Archivo
Publicado: martes, 6 agosto 2019 17:37

DONOSTIA, 6 Ago. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Tokiko Gobernu Batzordeak (TGB) onartu egin du Atotxaerreka eremuko sei lursail berrien lehiaketa publikoa egitea. Udalak lehiaketa publiko bidez besterendu nahi dituen lursailetatik lau udalarenak dira bere osotasunean, eta beste 2 lursailak, %50 eta %75 batean, udalaren jabetzakoak dira. Lehiaketan parte hartzeko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (GAO) argitaratzen denetik 45 egunekoa izango da.

Donostiako Udaletik aditzera eman dutenez, besterenduko diren lursailak a.500.92, a.500.79, a.500.64 (%50), a. 410.18, a.410.8 (%75) eta a.410.7 izango dira. A.500 motatako lursailen lizitazio tipoa 480.173,72 eurokoa izango da eta a.410 motakoena 924.428,42 eurokoa. Lursail multzoaren hasierako prezioaren guztizkoa, 3.700.000 eurokoa izango da.

"Gogora ekarri beharra dago, 2018an 16 lursail besterentzeko lehiaketa gauzatu zen eta 14.350.881 eurotako diru sarrerak suposatu zituen Donostiako Udalarentzat; lizitazio prezioa baino 5.355.216,14 euro gehiagokoa", adierazi dute udaletxetik.

Prozedura honen amaieran esleipendunak lizitazio honen objektu diren lursail guztien %100aren jabetasuna eskuratzeko eskubidea izango dute, bai udala bere osotasunean jabea den lursailei dagokionez eta baita ere udala jabekidea den bi lursailei dagokionez.