Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko eskaera egiteko epea astelehen honetan bukatuko da

Archivo - Durangoko Azoka
DURANGOKO AZOKA - Archivo
Actualizado: lunes, 30 septiembre 2024 10:12

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

Durangoko Azokaren 59. edizioan erakusmahaia jartzeko izena emateko epea astekehen honetan amaituko da, irailaren 30ean. Interesa duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta autoekoizleek www.durangokoazoka.eus webgunearen bidez egin behar dute eskaera.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, abenduaren 5etik 8ra ospatuko den 59. Durangoko Azoka prestatzeko lanek aurrera darraite, eta, standen izen-emateaz aparte, egitaraurako proposamenak aurkezteko eta Ikasle Goizean parte hartzeko inskripzioak ere aurki zabalduko dira. Aurrerago emango da horren inguruko informazioa.

Aurten ere, lau egunez, euskal kulturaren topagune izango da Durango. Landako nobedadez horniturik egongo da eta, gunez gune, kulturzaleek gertutik ezagutu ahalko dituzte sortzaileek aurkezturiko lanak. Gainera, hitzaldietan, mahai-inguruetan eta tailerretan ere parte hartzeko aukera izango dute.

Contador