Actualizado 03/05/2021 13:02 CET

EAEko 259.500dik gora hiritar covid-19arekiko immunizatuta daude

Archivo - Txertoa ematen.
ERRE DE HIERRO - Archivo

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 259.573 hiritar covid-19 gaitzarekiko immunizatuta daude dagoeneko, horretarako beharrezko txerto dosiak jasota, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Zehazki, covid-19aren aurkako 882.560 txerto eman dira orain arte EAEn. Horietatik 240.915 bigarren dosiak izan dira, hau da, txertaketa osatu duten pertsonak. Horiei gehitu behar zaizkie Janssen txertoaren 12.569 dosi bakar eta gaitza igaro duten pertsonei emandako gainerako txertoen 6.089 dosi bakar. Beraz, EAEko 259.573 hiritar daude immunizatuta.

Oro har, Osasun Sailak astelehen honetan eguneratu duen txertaketa buletinaren arabera, 579.828 Pfizer dosi (horietatik 351.176 lehen dosian, 237.866 bigarrenean eta 786 dosi bakarrean), 53.052 Moderna dosi (39.428 lehen dosian, 13.049 bigarrenean eta 575 dosi bakarrean), 232.383 AstraZeneca dosi (4.728 dosi bakarrean) eta 12.569 Janssen dosi eman dira (denak dosi bakarrean).

Arrisku taldeen araberako txertaketari dagokionez, zentro soziosanitarioetako egoiliar eta profesional guztiek eta Osakidetzako profesional denek jaso dituzte bi dosiak. Osasun zentro pribatuen eta osasun garraioaren profesionalen %92,1ek lehen dosia jaso du, eta %73,4k bigarrena.

Ertzaintzari dagokionez, 55 urtetik beherako agente guztiek jaso dute txertoaren lehen dosia. Gainera, 55 urtetik beherako beste zerbitzu soziosanitario batzuetako profesional eta erabiltzaile guztiek jaso dute lehen txertoa, bai eta unibertsitatez kanpoko hezkuntzako langile denek ere.

ADINA

Adinaren arabera, txertoaren lehen dosia jaso dute dagoeneko EAEko 80 urtetik gorako hiritar guztiek. Halaber, 70 eta 79 urte bitartekoen artean, %73,1ek jaso du lehen dosia, eta 60 eta 69 urte bitartekoen artean %55,9k.

Azkenik, bigarren dosia jaso duten pertsonen tasa %98,8 da 100 urtetik gorakoen artean, eta 90 eta 99 urte bitartekoen artean %98,1; 80 eta 89 urte bitartekoen %88,1ek jaso du bigarren dosia, bai eta 70 eta 79 urte bitartekoen %17,6k eta 60 eta 69 urte bitartekoen %5,9k ere.

EAEk 888.530 txerto jaso ditu orain arte, horietatik 624.780 Pfizer, 81.200 Moderna, 175.700 AstraZeneca eta 6.850 Janssen. Bigarren dosirako gorde dira 26.400 Pfizer eta 23.720 Moderna. Apirilaren 28tik maiatzaren 4ra bitarteko txertaketaren plangintzaren arabera, 107.188 txerto ematea aureikusi da: 90.830 Pfizer, 12.385 Moderna, 3.619 AstraZeneca eta 354 Janssen.

Contador