Actualizado 2020/04/03 10:27:30 +00:00 CET

EAEko 425 ETEk eta autonomok SPRIren aholkularitza eskatu dute telelana ezartzeko, azken bi asteetan

Inplantalariak programa
SPRI

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 425 autonomok eta ETEk Eusko Jaurlaritzaren mendeko SPRI Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aholkularitza eskatu dute azken bi asteetan, telelana ezartzeko Covid-19ak eragindako itxialdi egoeran. Gainera, 15 egunotan 245 konponbide ezarri dira Inplantalariak programaren bitartez; Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura Sailak abiatu du prrograma, SPRI Taldearen bidez, une hauetan langileak eta enpresak babesteko.

SPRIko iturriek jakinarazi duetenez, telelana ezartzea eta aholkularitza ematea helburu duen zerbitzuaren bidez teknologiaren erabilpenean lagundu nahi zaie autonomoei eta ETEei, aukera izan dezaten etxetik bertatik jarraitzeko jarduerarekin edo gutxienez jardueraren zati batekin.

Zuzenean ezarri diren telelanerako konponbideez gain, ekimen honen bidez hornitzaileei helarazi zaizkie euskal autonomoek eta ETEek planteatutako 11 eskaera.

SPRI Taldearen zerbitzu hori doakoa da eta telematikoki eskaintzen da, autonomo eta enpresentzako aholkularitzan esperientzia zabala duten aholkulari teknologikoz osatutako talde batekin. "Eskarmentu horri esker, aholkulariek ongi dakite zer egin behar duten tresna teknologikoak eraginkortasunez ezarri eta erabiltzeko enpresa txikietan, eta horrela, telelana berme guztiekin eta segurtasun osoz ezarri ahal izateko", azaldu dute SPRItik.

Inplantalariak zerbitzua eskatzeko, autonomoak eta ETEak harremanetan jarri behar du SPRIko Bezeroaren Arretarako zerbitzuarekin: 902 702 142 telefonoa edo info@spri.eus posta elektronikoa. Telefonotik Inplantalariak zerbitzura bideratuko dute, eta han aholkularitza jasoko dute jakiteko beren enpresako zein arlo aldatu dezakeen jarduera telelan formatuan jarraitu ahal izateko.