EAEko hotel establezimenduek 276.415 bidaiari sarrera izan zituzten apirilean, iaz baino %8,1 gehiago

La Mesa del Turismo ve "profundas carencias" sobre turismo en los programas electorales de los partidos
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: miércoles, 22 mayo 2019 11:23

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel esztablezimenduek 276.415 bidaiari sarrera erregistratu zituzten joan den apirilean, aurreko urteko hil berean baino 20.825 gehiago, hau da, %8,1 gehiago. Herrialdeka, Araban %2,3 gehitu ziren bidaiari sarrerak, Bizkaian %9,5 eta Gipuzkoan %8,6 Gipuzkoan, Eustaten datuen arabera.

Estatistika erakundeak jakinarazi duenez, datuok baloratzeko orduan, gogoan izan behar da aurten Aste Santua apirilean izan dela eta iaz martxoan izan zela. Horrela, martxoa eta apirila kontuan hartuta, bidaiari sarrerak %5,7 gehitu dira aurreko urtearen aldean.

Gaualdiak 538.485 izan ziren EAEko hotel establezimenduetan apirilean, aurreko urtean baino 51.067 gehiago (%10,5eko igoera). Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan zuten hiru lurraldeetan: Araban %5,7, Bizkaian %9,6 eta Gipuzkoan %13,1. Martxoko eta apirileko gaualdi metatuek ere emaitza positiboa izan zuten, %4,5eko hazkundearekin.

Espainiako Estatuko bidaiariak %8,2 gehitu ziren apirilean EAEn, aurreko urteko apirilaren aldean, eta beste herrialdeetakoak %8,1. Araban, estatukoak %4,6 gehitu ziren, eta besteak %3,9 gutxitu; Bizkaian, estatukoak %8,2 eta besteak %11,4 gehitu ziren, eta Gipuzkoan estatukoak %9,8 eta besteak %7,1.

Halaber, batez besteko egonaldia 1,95 egun izan zen apirilean, 2018koan 1,91 egun izan zelarik. Araban, iazko 1,79 egunetik aurtengo 1,85 egunera luzatu da, Bizkaian 1,94 egunean mantendu da, eta Gipuzkoan 1,91 egunetik 1,99 egunera luzatu.

Plazakako betetze maila %3,7 puntu handitu zen apirilean EAEn, %58,5era iritsita. Araban %3,1 puntu gehitu zen plazakako betetze maila, %49,4tik %52,5era; Bizkaian ere %3,1 puntu gehitu zen, %58,3ra iritsita, eta Gipuzkoan %4,5, iazko %56,4tik aurtengo %60,9ra.

Gelakako betetze maila %2,3 puntu gehitu zen apirilean EAE, eta %68,5 izan zen. Araban %3,7 puntu gehitu zen gelakako betetze maila, %63,5era, Bizkaian %0,3 puntu jaitsi, %68,5era, eta Gipuzkoan %4,7 puntu gehitu, %70,1era.

Hotel okupaziorik handienak Donostian gertatu ziren apirilean (%68,9), eta ondoren Bilbon (%66,7) eta Gipuzkoako kostaldean (%59,2).
Asteko eguna aintzat hartuta, apirileko okupaziorik handiena asteburuetan izan zen EAEn, %69,3rekin; lanegunetan %54,6koa izan zen okupazioa.

LANDA OSTATUAK

Bestalde, EAEko landa ostatuetan 15.088 bidaiari sarrera erregistratu ziren apirilean, aurreko urteko hilabete berean baino %3,0 gehiago. Lurraldeka, Araban %22,0ko gehikuntza izan zen bidaiari sarreretan, eta Bizkaian %14,4koa; Gipuzkoan, aldiz, %7,8ko jaitsiera izan zen.

Espainiako Estatutik heldutako bidaiarien sarrerak %4,2 gehitu ziren apirilean, eta beste herrialdeetako 2.655 bidaiari sarrera izan ziren, aurreko urtean baino %2,3 gutxiago eta sarrera guztien %17,6.

Halaber, EAEko landa establezimenduetan 37.927 gaualdi erregistratu ziren apirilean, aurreko urteko hil berean baino %18,3 gehiago. Herrialdeka, Araban %40,1 igo ziren gaualdiak, Bizkaian %39,1 eta Gipuzkoan %1,7.

Plazakako betetze maila %29,7 izan zen, 2018ko apirilean baino %5,1 puntu gehiago. Araban %5,6 puntu gehitu zen betetze maila, %24,8ra iritsita; Bizkaian betetze maila %31,3koa izan da, %9,1 puntu gehituz, eta Gipuzkoan %31,2koa, %2,7 puntu gehiago. Gainera, batez besteko egonaldia luzatu egin zen apirilean, duela urtebeteko 2,19 egunetik aurtengo 2,51 egunera.

ASTE SANTUA

Bestalde, Aste Santuan, ostegunetik igandera, apirilaren 18tik 21era (lau gau), 46.969 bidaiari sarrera izan ziren EAEko hotel establezimenduetan, iazko Aste Santuan baino %12,3 gehiago. Sarrera guztietatik 29.785 Espainiako Estatuko biztanleenak izan ziren (%1,5 gehiago) eta 17.184 beste herrialdeetakoenak (%37,8 gehiago).

Herrialdeka, Araban 6.096 bidaiari sarrera izan ziren apirilean, aurreko urtean baino %9,6 gehiago; Bizkaian 22.385 (%19,3 gehiago), eta Gipuzkoan 18.488 (%5,8 gehiago).

Halaber, Aste Santuan 101.980 gaualdi izan ziren EAEko hotel establezimenduetan, iaz baino %15,1 gehiago. Gaualdiak %14,0 igo ziren Araban (13.083 gaualdi), %14,5 Bizkaian (47.262) eta %16,2 Gipuzkoan (41.635 gaualdi).

Gainera, betetze maila %83,9koa izan zen, 2018ko Aste Santuan baino %8,1 puntu gehiago. Lurraldeka, betetze maila %77,7koa izan zen Araban, %82,7koa Bizkaian eta %87,6koa Gipuzkoan, %10,1 puntu, %6,7 puntu eta %9,0 puntu handiagoak, hurrenez hurren.

Gelakako betetze maila handiena Donostian izan zen (%92,1), aurreko urteko Aste Santuan baino %4,9 puntu gehiago. Ondoren, Arabako Errioxan %90,4ko gelakako betetze maila izan zen, iaz baino %0,7 puntu gehiago, eta Arabako gainerakoan %87,9koa, %37,2 puntu gehiago.

Azkenik, EAEko nekazaritza establezimenduetan 3.618 bidaiari sarrera erregistratu ziren Aste Santuan. Herrialdeka, Araban 724 sarrera izan ziren (%6,3 gehiago), Bizkaian 1.222 (%4,5 gutxiago) eta Gipuzkoan 1.672 (%16,9 gutxiago).

Aldi berean, gaualdiak %6,7 igo ziren EAE osoan, 12.425era iritsita. Igoerak izan ziren Araban eta Bizkaian, %11,3 eta %38,8, hurrenez hurren, baina %13,0ko jaitsiera Gipuzkoan. EAE osoan gelakako betetze maila %71,1 izan zen, eta herrialdeka, Araban eta Bizkaian %75,0, eta
Gipuzkoan %66,4.