EAEko hotel establezimenduek 299.000tik gora bidaiari sarrera izan dituzte irailean, iaz baino %3,4 gehiago

Turistak Bizkaia Zubia begiratzen
IREKIA - Archivo
Actualizado: lunes, 22 octubre 2018 11:15

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduek 299.174 bidaiari sarrera erregistratu zituzten joan den irailean, hau da, aurreko urteko hil berean baino 9.779 gehiago, eta horrela, %3,4ko gehikuntza izan da. Bidaiari sarrerak %8,1 gehitu ziren Gipuzkoan eta %1,5 Bizkaian, baina %2,5 jaitsi Araban, Eustat estatistika erakundeak emandako datuen arabera.

Bestalde, EAEko hotel establezimenduetan erregistratutako gaualdiak 601.083 izan ziren irailean, aurreko urtekoan baino 36.646 gehiago, hau da, %6,5, gehiago. Gipuzkoan %10,6ko igoera gertatu zen, Araban %5,3koa, eta Bizkaian %3,3koa.

Espainiako Estatuko bidaiariak %3,5 gehitu ziren EAEn aurreko urteko irailaren aldean, eta beste herrialdeetakoak %3,2. Arabaren kasuan, Estatuko bidaiariek %3,9ko bilakaera negatiboa izan zuten, eta besteek %0,1eko bilakaera positiboa; Bizkaian, Estatuko bidaiariak %0,5 gehitu ziren, eta besteak %2,6; eta Gipuzkoan, Estatukoen sarrerak %12,0 gehitu ziren, eta besteenak %4,8.

Batez besteko egonaldia 2,01 egun izan zen irailean, 2017ko hil berean 1,95 egun izan zelarik. Araban, iazko 1,75 egunetik aurtengo 1,89 egunera luzatu da; Bizkaian 1,91tik 1,95era, eta Gipuzkoan 2,08tik 2,12ra. Plazakako betetze mailari doakionez, %2,1 puntu handitu da EAE osoan, iazko iraileko %64,5etik aurtengo %66,6ra. Araban, %3,0 puntuko igoera gertatu da eta betetze maila %60,6koa izan da aurtengo irailean; Bizkaian %0,4 puntu gehitu eta betetze maila %64,9koa izan da, eta Gipuzkoan %0,3 puntu hobetu da eta %70,8koa izan da.

Halaber, gelakako betetze maila %2,9 puntz gehitu zen irailean EAE osoan, %80,2ra iritsiz. Araban, gelakako betetze maila %5,5 puntu gehitu eta %74,1era iritsi zen; Bizkaian %1,1 pintu gehitu zen (%80,4ra) eta Gipuzkoan %4,1 puntu (%82,2). Plazakako hotel okupaziorik handienak Donostian (%77,5), Arabako Errioxan (%76,8) eta Gipuzkoako kostaldean (%76,5) izan ziren joan den irailean. Asteko eguna aintzat harturik, asteburuetan izan zen okupazio mailarik altuena EAE osoan, %72,8ko okupazioarekin, lanegunetan %63,9koa izan zelarik.

Horrela, uztail, abuztu eta irailean bidaiari sarrerak %4,3 gehitu dira EAEn, hau da, 2017ko hiru hilabete horietan baino 40.198 sarrera gehiago. Gipuzkoan %7,2ko igoera izan da sarreretan aurreko urteko aldi beraren aldean, eta Bizkaian %4,1ekoa, baina Araban %2,4ko jaitsiera gertatu da.

Gaualdiek %5,9ko igoera izan dute EAE osoan uztail, abuztu eta irailean, hots, iaz baino 112.648 gaualdi gehiago. Gipuzkoan gaualdiak %8,4 igo dira, Bizkaian %5,2 eta Araban %0,7. Plazakako betetze maila %72,6koa izan da 2018ko udako hiru hilabeteetan eta EAE osoan, iazkoa baino %1,9 puntu hobea.

LANDA OSTATUAK

Bestalde, EAEko landa ostatuetan 18.267 bidaiari sarrera erregistratu ziren joan den irailean, 2017koan baino %7,4 gehiago. Bizkaian %9,2ko gehikuntza izan zen sarreretan, Gipuzkoan %7,3koa eta Araban %4,1ekoa.

Espainiako Estatutik heldutako biddiari sarrerak %6,6 gehitu ziren, eta beste herrialdeetako 5.020 bidaiari sarrera erregistratu ziren, hau da, iaz baino %9,3 gehiago eta sarrera guztien %27,5.

Halaber, EAEko landa turismoko establezimenduetan 46.435 gaualdi erregistratu ziren irailean, aurreko urteko hil berean baino %11,8 gehiago. Gipuzkoan %14,8 gehitu ziren gaualdiak, Bizkaian %8,8 eta Araban %5,7.

Plazakako betetze maila %35,4 izan zen irailean EAEn, 2017ko irailean baino %3,6 puntu gehiago. Araban %0,5 puntuko igoera izan zen, betetze maila %21,3ra iritsiz; Bizkaian betetze maila %33,1ekoa izan zen, iaz baino %3,2 gehiago; eta Gipuzkoan %5,4 puntu gehitu zen betetze maila, %43,3ra helduz.

Azkenik, bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin zen EAE osoan joan den irailean, 2017koaren aldean: duela urtebete 2,44 egun ziren, eta aurtengo irailean 2,54.

Modu honetan, uztail, abuztu eta irailean, bidaiari %2,3 gehitu dira EAEko landa ostatuetan, 2017ko hiru hilabete horietan baino 1.425 sarrera gehiago izan baitira. Araban %5,4ko igoera gertatu da sarreretan aurreko urteko aldi beraren aldean, Bizkaian %3,9koa, eta Gipuzkoan %0,4koa.

Gaualdiek %8,4ko igoera izan dute EAEn oro har, hots, 16.269 gaualdi gehiago iazko hil berdinen aldean. Araban %12,6 igo dira gaualdiak, Bizkaian %12,3 eta Gipuzkoan %5,4. Eskuratu den plazakako betetze maila %50,9koa izan da EAEn udako hiletan, iaz baino %3,7 puntuz hobea.