EAEko hotelek 295.000 bidaiari sarrera izan dituzte maiatzean, iaz baino %3,1 gehiago

El 75% de los viajeros considera esenciales los comentarios de otros para encontrar la estancia perfecta, según Booking
PIXABAY - Archivo
Actualizado: jueves, 20 junio 2019 11:06

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduek 295.055 bidaiari sarrera erregistratu zituzten joan den maiatzean, aurreko urteko hil berean baino 8.971 gehiago, hau da, %3,1eko gehikuntza. Herrialdeka, Bizkaian %4,4 eta Gipuzkoan %5,7 gehitu ziren bidaiari sarrerak, baina Araban %8,1 jaitsi, Eustaten datuen arabera.

Gaualdiak 574.422 izan ziren maiatzean EAEko hoteletan, aurreko urtekoan baino 24.768 gehiago (%4,5eko hazkundea). Gaualdiek bilakaera positiboa izan zuten Bizkaian, %3,4ko gehikuntzarekin, eta
Gipuzkoan, %7,8koarekin, baina negatiboa Araban, %1,5eko jaitsierarekin.

Espainiako Estatuko bidaiariak %2,9 gehitu ziren EAEn aurreko urteko maiatzaren aldean, eta beste herrialdeetakoak %3,4. Araban, Estatukoak %9,5 gutxitu ziren, eta besteak %5,3; Bizkaian, Estatukoak %4,3 gehitu, eta besteak %4,6, eta Gipuzkoan, Estatukoak %7,8 gehitu, eta besteak %4,1.

Batez besteko egonaldia 1,95 egunekoa izan zen joan den maiatzean, 2018koan 1,92 egunekoa izan zelarik. Araban, iazko 1,77 egunetik aurtengo 1,90era luzatu da; Bizkaian 1,92tik 1,90era laburtu zen, eta Gipuzkoan 1,98tik 2,02ra luzatu.

Plazakako betetze maila %0,5 puntu handitu zen maiatzean EAE osoan, %59,9tik %60,4ra. Araban %0,4 puntu jaitsi zen plazakako betetze maila, %54,5etik %54,1era; Bizkaian %0,3 puntu gutxitu zen, %59,8ra iritsita, eta Gipuzkoan %1,7 puntu gehitu, %63,5era.

Gelakako betetze mailari dagokionez, %1,1 puntu gehitu zen maiatzean EAE osoan, %74,5era helduz. Araban %1,5 puntu gehitu zen gelakako betetze maila, %69,4ra iritsiz; Bizkaian %0,7 puntu jaitsi zen, %75,2ra, eta Gipuzkoan %3,1 puntu gehitu, %75,6ra.

Hotel okupaziorik handienak maiatzean Donostian izan ziren (%72,5), eta ondoren Bilbon (%66,3) eta Gipuzkoako kostaldean (%62,9). Asteko eguna aintzat harturik, EAEko okupaziorik handiena maiatzean asteburuetan izan zen (%68,4), lanegunen (%57,1) aurretik.

LANDA OSTATUAK

Bestalde, EAEko landa ostatuetan 15.688 bidaiari sarrera erregistratu ziren maiatzean, aurreko urteko hil berean baino %6,5 gutxiago. Lurraldeka, Araban %23,1eko gehikuntza izan zen sarreretan, baina Bizkaian %10,0ko eta Gipuzkoan %13,6ko jaitsierak.

Espainiako Estatutik heldutako bidaiarien sarrerak %1,9 gehitu ziren, eta beste herrialde batzuetako 3.915 bidaiari izan ziren, aurreko urtean baino %25,0 gutxiago eta sarrera guztien %25,0.

Halaber, EAEko landa establezimenduetan 33.288 gaualdi erregistratu ziren maiatzean, aurreko urteko hil berean baino %6,4 gutxiago. Herrialdeka, Araban %37,3 gehitu ziren gaualdiak, baina Bizkaian %18,6 eta Gipuzkoan %10,7 jaitsi.

Plazakako betetze maila %25,1 izan zen joan den maiatzean, %1,4 puntu gutxiago 2018ko maiatzean baino. Araban %4,0 puntu gehitu zen plazakako betetze maila, %22,0ra iritsita; Bizkaian betetze maila %24,4 izan zen, %4,0 puntu gutxiago 2018ko maiatzaren aldean, eta Gipuzkoan %27,2, iaz baino %1,8 puntu gutxiago.

Azkenik, batez besteko egonaldiak ez zuen aldakuntzarik izan iragan maiatzean EAEko landa ostatuetan, 2018ko hil beraren aldean, eta batez besteko 2,12 eguneko egonaldia errepikatu egin zen.