EAEko industria prezioak %1,1 igo dira martxoan aurreko hilaren aldean, eta %3,5 azken urtean

Kable elektrikoak
ECOLOGISTAS EN ACCIÓN
Actualizado: martes, 20 abril 2021 12:42

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industria prezioak %1,1 igo dira martxoan aurreko hilaren aldean, eta horrela, martxoko urte arteko tasa %3,5 izan da, Eustat euskal estatistika erakundeak landutako datuen arabera.

Azterketa xeheagoa eginda, aurreko hilaren aldean martxoan prezioen hazkunderik handienak izan dituzten sektoreak ondoko hauek izan dira: kokeriak eta petrolioa fintzea (%4,5), metalurgia eta metalezko produktuak (%1,8) eta energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%1,6). Aitzitik, hilabete artean prezioetan jaitsierarik handienak izan dituztenak, ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (-%7,6), botiken fabrikazioa (-%0,9) eta ura (-%0,7) izan dira.

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, prezioen aldaketek zeinu positiboa izan dute denentzat hil artean: energiaren prezioak %3,3 igo dira, bitarteko ondasunenak %1,0, ekipo ondasunenak %0,1 eta kontsumo ondasunenak %0,2.

Bestalde, urte artean prezioen hazkunderik handienak adar hauetan izan dira martxoan: kokeriak eta petrolioa fintzea (%23,8), produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%6,9) eta metalurgia eta metalezko produktuak (%6,0). Prezioen jaitsierarik handienak, ostera, ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (-%9,5), erauzketa industriak (-%1,8) eta makineria eta ekipoen fabrikazioa (-%1,6) sektoreei dagozkie.

Azkenik, helburu ekonomikoaren araberako ondasun talde handien prezioen urte arteko aldakuntza positiboa izan da energian (%10,5), bitarteko ondasunetan (%3,4) eta kontsumo ondasunetan (%2,4), eta negatiboa ekipo ondasunetan (-%0,1).