EAEko industriaren negozio zifra %5,4 eta enplegua %2,7 gehitu ziren 2017an

Trabajador en una fábrica de Airbus en China
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: viernes, 12 abril 2019 11:09

BILBO, 12 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren negozio zifraren zenbateko garbiak %5,4 egin zuen gora 2017an, eta landunen kopurua, berriz, %2,7 gehitu zen, guztira 203.500 pertsonari enplegua emanez, Eustat eraknundeak landutako datuen arabera.

"Hazkunde berri horrek irmotu egiten du industrian enplegua berreskuratzeko joera, duela bi ekitaldi hasitakoa, 2008an hasitako eboluzio negatiboaren aldi luze baten ondoren", adierazi dute euskal estatistika erakundetik.

Industriako negozio zifraren zenbateko garbiaren igoera hornikuntza gastuen igoerak mugatu zuen (%7,9), eta %2,0ra murriztu zuen balio erantsiaren hazkundea 2017an. Hazkundea txikiagoa bada ere 2016an izandakoaren aldean (%4,5), 2017ko datuarekin lau dira dagoeneko erregistro positiboen saila, adierazleak balio negatiboen eta positiboen artean gorabeherak izan zituen urte bat baino gehiagoko aldi bat gaindituz. 2017an eboluzio negatiboa izan zuen adierazle bat inbertsioa izan zen, bi urtez positiboa izan ondoren %7,1 egin baitzuen behera.

Industriaren barruan, manufaktura industriak landunen %95,4, negozio zifraren %87,6 eta guztizko balio erantsiaren %87,4 bildu zituen, eta bilakaera positiboa izan zuen 2017an, landunak %2,5, balio erantsia %3,1 eta negozio zifra (%7,7) gehituta.

Euskal industrian pisu handiena izan duten sektoreak metalurgia eta produktu metalikoak, makineria eta ekipoa, eta garraio materiala dira, eta eboluzio positiboa izan zuten 2017an. Hiruen artean industriako langileen erdia baino gehiago enplegatu zuten (%54,1), eta guztizko balio erantsiaren %49,8 bildu zuten 2017an.

Nabarmentzekoa da metalurgia eta produktu metalikoak sektorearen bilakaera positiboa: balio erantsia %4,7 gehitu zen, negozio zifra %9,1 eta landunak (%2,6), aurreko urtearekiko. Antzeko eboluzio positiboa izan zuen garraio materiala sektoreak, enplegua %3,2, balio erantsia %3,0 eta salmentak %7,1 gehituta. Makineria eta ekipoa sektorearen hazkundea industriaren batez bestekoaren azpitik egon zen, positiboa izan bazen ere: enplegua %1,7, balio erantsia %1,1 eta negozio zifra %1,5.

Euskal industriaren beste sektore garrantzitsu bat energia elektrikoa, gasa eta lurruna da, bere balio erantsiagatik. Sektoreko enpleguaren eboluzioa positiboa izan zen 2017an, %7,3 landun gehiagorekin, baina salmentek bilakaera izan zuten, %11,5 murriztuz, bai eta balio erantsiak ere, %10 gutxituta.

Negozio zifrari dagokionez, beste adar batek bakarrik izan zuen beherakada: altzarien fabrikazioa eta manufakturako beste industria batzuren salmentek %1,1 egin zuten behera, nahiz eta hazkundea izan zuen enpleguan (%2,2) eta balio erantsian (%6,6). Azkenik, kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak sektorearen negozio zifra %16,5 gehitu zen, eta enplegua %0,2, baina balio erantsia %20,7 jaitsi zen.

Enpleguari dagokionez, eta denbora ikuspegi zabalago batetik, 2008 eta 2017 artean euskal industriak 45.733 enplegu galdu ditu, hau da, %18,3 gutxiago, hasierako zifrekiko. Gutxitze horren ia erdia metalurgia eta produktu metalikoak adarrari dagokio, hamar urteotan enpleguak %22,9 behera egitean. Ekipo makineria eta garraio materiala sektoreek %8,3ko eta %2,1eko galerak izan dituzte, hurrenez hurren.

Euskal industrian pisua duen beste sektore bat kautxua eta plastikoak da eta bertan %26 gutxitu da enplegua 2008 eta 2017 artean. Hiru adarrek bakarrik amaitu dute hamar urteko aldi hori balio positiboekin: ur hornidura eta saneamendua, produktu informatikoak eta elektronikoak, eta produktu farmazeutikoak, %18,5, %4,8 eta %10,5eko hazkundeekin, hurrenez hurren.

ESPORTAZIOA

Bestalde, euskal manufaktura industriako enpresek atzerriko merkatuetarantz irekitzeko estrategia mantentzen dute. Horrela, atzerrirako esportazioa manufaktura industriaren salmenten %44,6 izan zen 2017an, hamarren bat gehiago 2016an lortutakoaren aldean, eta 11,6 puntu gehiago 2018ko krisiaren hasieran baino. Salmenten guztizkotik, %29,4 Europar Batasunean izan ziren, eta %15,2 metatu zen munduko gainerakoan.

Halaber, estatuko gainerakoei egindako salmenten pisua, guztizko salmenten gainean, 2 puntu portzentual igo zen 2016koaren aldean, baina 2008tik 5,5 puntu portzentual jaitsi da, hau da, 2017ko guztizko salmenten %31,1. Azkenik, barne merkatuak (EAE) saldutako guztizkoaren %24,3 bildu zuen, 2,1 puntu portzentual gutxiago 2016koaren aldean.

Sektoreen arabera, garraio materialak bi hamarren gehitu ditu puntu portzentualak atzerrirako salmentetan: 2017an %77,4, 2008an esportatutakoa %61,3 izan zen bitartean. Makineria eta ekipoa sektoreak %58,3 zuzendu zuen esportaziora 2017an, eta, puntu erdi portzentual gutxiago bada ere, aurreko urtean esportatutakoaren aldean, 13,7 puntu
portzentual gehiago ditu 2008an esportatu zuenaren aldean.

Adar esportatzaile handienen barruan, nabarmentzekoa da ondokoen eboluzioa: kautxua eta plastikoak eta material eta ekipo elektrikoa, kontuan izanik beren esportazioek %28 eta %23,6 adierazi zutela 2008an
eta %45,5era eta %45,9ra arte gora egin zutela 2017an, hurrenez hurren, 0,7 puntu gehiagorekin lehenaren kasuan eta 2,3 puntu portzentual gutxiagorekin bigarrenaren kasuan, aurreko urtearen aldean.

Azkenik, lurraldeen arabera, EAEko hiru lurraldeek izan zituzten zifra positiboak 2017an, aldagai nagusien bilakabidean. Landunen kasuan oso homogeneoa izan zen bilakaera: Araban %2,5 igo zen enplegua, Bizkaian %2,6 eta Gipuzkoan %2,9. Aldeak Gipuzkoak adierazi zituen, bai negozio zifran, bere kasuan %2,6, Bizkaiko %7,3ren eta Arabako %5,7ren aldean, bai balio erantsian, %1,2 egin zuena gora, Arabaren eta Bizkaiaren aldean (% 2,6 eta % 2,5 hurrenez hurren), hori guztia 2016rekiko.