EAEko industriaren prezioak ez ziren aldatu maiatzean eta urte arteko tasa %1,7

Industria.
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: lunes, 24 junio 2019 10:43

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industriaren prezioek ez zuten aldaketarik izan joan den maiatzean (%0,0), aurreko hilaren aldean, eta, horrela, urte arteko tasa %1,7 da, Eustat estatistika erakundeak emandako datuen arabera.

Azterketa zehatzagoa eginda, garraiorako materialen fabrikazioa (%0,9), kokeak eta petrolioa fintzea (%0,7) eta ura (%0,7) adarrek izan zituzten prezioen hazkunderik handienak, eta ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (-%3,5), ateratze industriak (-%2,3) eta produktu informatiko eta elektronikoak (-%1,0) adarrek jaitsierarik handienak, aurreko hilaren aldean.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, energiak eta ekipo ondasunek %0,4 egin zuten gora prezioetan maiatzean, eta bitarteko ondasunek, aldiz, %0,3 behera. Kontsumo ondasunen prezioak %0,4 gehitu ziren, iraunkorrenetan %0,2ko eta ez iraunkorrenetan %0,5eko hazkundeak izan ondoren.

Halaber, 2018ko maiatzaren aldean, energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (%6,1), kokeak eta petrolioa fintzea (%4,3) eta
industria kimikoa (%3,1) adarrek izan dituzte prezioen hazkunderik handienak maiatzean, ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (-%4,1), elikaduraren, edarien eta tabakoaren industria (-%1,2) eta metalurgia eta produktu metalikoak (-%0,7) adarren aldiz, jaitsierarik handienak.

Azkenik, ondasun talde handien prezioetan izandako urte arteko aldakuntza positiboa izan da horientzat guztientzat, kontsumo ondasunentzat izan ezik, %0,9 jaitsi baitira (ez iraunkorretan %1,3 jaitsi eta iraunkorretan %1,9 gehitu). Energiaren prezioak %6,0 gehitu dira urte artean, ekipo ondasunenak %2,0 eta bitarteko ondasunenak %0,4.