. EAEko landa ostatuetako sarrerak %4,5 eta ostatu gauak %12,7 gutxitu dira urrian
Actualizado 23/11/2022 11:10

EAEko landa ostatuetako sarrerak %4,5 eta ostatu gauak %12,7 gutxitu dira urrian

Archivo - Landetxe bat.
EUROPA PRESS - Archivo

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) landa ostatuek 14.976 sarrera eta 33.876 ostatu gau zenbatetsi dituzte urrian, aurreko urteko hil berean baino %4,5 eta %12,7 gutxiago, Eustat euskal estatistika erakundeak emandako datuen arabera.

Jatorria kontuan hartuta, Espainiako Estatuko jatorria izan duten sarrera eta ostatu gauen kopuruek %18,3 eta %23,3 egin dute behera, hurrenez hurren, eta beste jatorrikoek, aldiz, %94,9 eta %86,2 gora, hurrenez hurren.

Aurreko urteko urrikoak baino baxuagoak izanik ere, 2022ko urrian EAEko landa ostatuetan erregistratutako sarreren %75,2 Espainiako Estatuko jatorrikoak izan dira; beste jatorrikoei dagokionez, urrian 3.718 sarrera izan dira, guztien %24,8, iazko urrian 1.908 izan zire bitartean, guztien %12,2.

Lurraldeka, urte arteko aldakuntzak sarrera kopuruan ez dira homogeneoak izan. Gipuzkoan, sarrerak %6,1 gutxitu dira, eta Araban %27,5; Bizkaian, berriz, %16,2 egin dute gora. Ostatu gauen kasuan ere, Gipuzkoan beherakada izan da, %16,6koa, bai eta Araban ere, %33,3koa; Bizkaian, aldiz, aldakuntza positiboa izan da, %11,0 egin baitute gora.

EAEko landa ostatuen batez besteko egonaldia 2,26 egunekoa izan da urrian, 2021eko hil berean baino pixka bat baxuagoa, orduan 2,47 egunekoa izan baitzen. Plazen eta gelen okupazio mailek urte arteko beherakada izan dute, %4,1 eta 4,2 puntukoa, hurrenez hurren; plazen arabera neurtuta, %24,3 jaitsi da, eta gelen arabera neurtuta, %28,4.

APARTAMENTU TURISTIKOAK

Bestalde, apartamentu turistikoei dagokienez, 13.648 sarrera eta 52.312 ostatu gau izan diar urrian, aurreko urtean baino %36,3 eta %24,9 gehiago, hurrenez hurren. Igoerak izan dira Espainiako Estatuko jatorria duten bisitarietan (%28,0 sarreretan eta %20,0 ostatu gauetan) eta beste jatorrikoetan (%61,3 eta %36,8, hurrenez hurren).

Lurralde historikoei dagokienez, sarreren eta ostatu gauen hazkundearen buru Bizkaia izan da, %45,2ko eta %47,4ko igoerak izan baititu, hurrenez hurren. Gipuzkoan, sarreren igoera %19,1ekoa izan da, eta ostatu gauena %16,0koa. Araban, azkenik, sarreretan %26,7ko igoera izan da, eta ostatu gauetan %4,3koa.

Azkenik, apartamentu turistikoetako batez besteko egonaldia 3,83 egunekoa izan da urrian, 2021eko urrian baino baxuagoa, orduan 4,18 egunekoa izan baitzen.

Contador