EAEko landetxeetako bidaiarien sarrerak %83,3 eta gaualdiak %77,4 jaitsi dira urtarrilean

Archivo - Landetxe bat.
EUROPA PRESS - Archivo
Actualizado: jueves, 25 febrero 2021 13:13

BILBO, 25 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) landetxeeetan 803 bidaiari sarrera eta 3.328 gaualdi zenbatetsi dira urtarrilean, hau da, 2020ko hil berean baino %83,3 eta %77,4 gutxiago, hurrenez hurren, Eustat euskal estatistika erakundeak landutako datuen arabera.

Urtarrilean landetxeetan ostatu hartu duten pertsona gehienak Espainiako Estatukoak izan dira, guztien %89,3. Aurreko urteko hil beraren aldean, sarreretan izandako jaitsierak antzekoak izan dira Estatukoen eta atzerrikoen kasuan: %83,2 eta %84,0, hurrenez hurren. Gaualdiei dagokienez, Estatukoak %74,0 jaitsi dira urte artean, eta atzerrikoak %91,6.

Lurraldeka, Araban jaitsi dira gehien sarrerak, 2020ko urtarrilean baino %88,2 gutxiago izan baitira, eta ondoren Gipuzkoan (-%84,4) eta Bizkaian (-%75,7). Gaualdien kopuruari dagokionez, Gipuzkoan izan da urte arteko jaitsierarik handiena, %82,1ekoa, eta ondoren Araban (-%74,7) eta Bizkaian (-%64,9).

Bestalde, EAEko apartamentu turistikoei dagokienez, 1.748 sarrera eta 14.422 gaualdi izan dira urtarrilean, hau da, aurreko urteko hil berean baino %59,2 eta %17,3 gutxiago, hurrenez hurren.

Espainiako Estatuko bidaiari sarrerak %53,7 jaitsi dira, eta atzerritarrenak %79,0. Gaualdien kasuan, jaitsiera %13,0koa izan da Estatukoen kasuan, eta %30,5ekoa atzerrikoenean.

Lurraldekako bilakaera ez da uniformea izan. Araban apartamentu turistikoetako sarrerak %17,8 jaitsi dira 2020ko urtarrilaren aldean, eta gaualdiak %30,3; Bizkaian urte arteko jaitsiera %60,5ekoa izan da sarreretan eta %43,2koa gaualdietan; eta azkenik, Gipuzkoak bilakaera ezberdina izan du: sarrerak %70,7 jaitsi dira, eta gaualdiak %28,5 igo.