EAEko merkataritza azalera eta elikadura kate handietako salmentak %3,2 igo dira otsailean

Arrandegi bat supermerkatu bataen
BM
Actualizado: viernes, 27 marzo 2020 10:39

BILBO, 27 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera eta elikadura kate handietako salmentak %3,2 igo dira otsailean, urte batetik bestera, prezio konstanteetan eta lan egutegiaren termino homogeneoetan. Urtarrileko datuekin alderatuta, salmentek %1,7 egin dute gora, urtaroen eragina kendurik, Eustat estatistika erakundearen datuen arabera.

Lurraldeka, guztietan izan da igoerarik 2019ko otsailaren aldean: Araban %0,7, Gipuzkoan %9,3 eta Bizkaian %0,3, prezio konstanteetan eta
egutegi efektuetatik zuzenduta.

Merkataritza azalera eta elikadura kate handietan izandako elikagaien salmentak %4,0 eta gainerako artikuluenak %1,6 gehitu dira otsailean, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, egutegiaren ondorioak atera ondoren. Urtarrilarekin alderatuta, elikadura salmentak %2,1 igo dira prezio konstanteetan eta urtaroen eraginik gabe, eta gainerako produktuenak %0,8.

Bestalde, 2020ko urtarrileko eta otsaileko metatuan, merkataritza azalera eta elikadura kate handietako salmenten indizea %1,1 gehitu da, elikaduran izan den hazkundearen ondorioz (%2,1), gainerako produktuetan %0,5eko beherakada erregistratu baita. Lurraldeen bilakaera positiboa izan da: Arabak %0,4 egin du gora urteko metatuan, Bizkaiak %0,2 eta Gipuzkoak %3,2, prezio konstanteetan eta lan-egutegiaren termino homogeneoetan.

Azkenik, EAEko merkataritza azalera eta elikadura kate handietan enplegatutako langileen kopurua %2,0 handitu da otsailean, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, eta % 1,0 aurtengo urtarrilaren aldean, urtaro eraginik gabe. 2020ko lehen bi hilabeteetan metatutakoan, enplegatutako langileen kopuruak %1,7 egin du gora, 2019ko aldi beraren
aldean.