EAEko merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %0,9 gutxitu ziren martxoan

Todos los detalles del programa de Precios Esenciales impulsado por el Gobierno de Argentina
PIXABAY - Archivo
Actualizado: viernes, 26 abril 2019 12:06

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentek %0,9ko urte arteko jaitsiera izan zuten joan den martxoan, prezio finkoetan eta lan egutegiko baldintza homogeneoetan. Otsailaren aldean, berriz, salmentak %0,3 gutxitu ziren martxoan, urtaroen eraginik gabe.

Eustat estatistika euskal erakundeak ostiral honetan jakinarazi duenez, elikagaien salmentek %2,0ko murrizketa izan zuten martxoan merkataritza azalera handietan eta elikadura-kate handietan, eta gainerako salgaienek, aldiz, %1,6ko gehikuntza, aurreko urteko hil beraren aldean. Otsailarekin alderatuta, elikagaien salmentak %0,7 gutxitu ziren, eta gainerako salgaienak %0,5 gehitu, prezio finkoetan eta urtaroen eraginik gabe.

Lurraldeei dagokienez, Bizkaian eta Araban %0,2ko jaitsiera izan zen merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentetan, eta Gipuzkoan %0,5ekoa, otsailaren aldean, prezio finkoetan eta urtaroen eraginik gabe.

Bestalde, EAEko merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako langileen kopurua %3,1 gehitu zen joan den martxoan, aurreko urteko hil beraren aldean, eta %0,2 aurreko hilaren aldean.

Modu honetan, merkataritza azalera handietan eta elikadura kate handietan izandako salmenta metatuek %1,4ko gehikuntza izan dute 2019ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko aldi beraren aldean. Elikagaien kasuan, salmenta metatuek %0,4ko igoera izan dute, eta gainerako produktuenek %3,3koa. Langileak %3,0 gehitu dira 2019ko lehen hiruhilekoan.

Lurraldeka, urteko lehen hiruhilekoan, salmentak %2,2 gehitu dira Bizkaiko merkataritza azalera handi eta elikadura karte handietan, %0,5 Gipuzkoakoetan eta %0,1 Arabakoetan.