Actualizado 21/07/2021 11:51 CET

EAEko prezio industrialak %1,7 igo dira 2021eko ekainean, aurreko hilarekin konparatuta

Prezio industrialak igo dira ekainean
AYUNTAMIENTO DE BILBAO

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) prezio industrialak %1,7 igo dira 2021eko ekainean aurreko hilabetearekin alderatuta. 2020eko ekaineko prezioekin konparatuta ordea, %6,7ko igoera egon da, Eustaten datuen arabera.

Prezioa gehien igo dutenak produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa eta metalurgia eta produktu metalikoak izan dira, %4,2ko igoerarekin. Kokeriak eta petrolio fintzeak ere %2,9 igo du prezioa. Jaitsiera nabarmenenak produktu farmazeutikoen fabrikazioan (-%4,8), erauzketa industrietan (-%2) eta uran (-%0,6) egon dira.

Helmuga ekonomikoaren araberako ondasunen sailkapenean, prezioen aldaketa anitz egon dira aurreko hilabetearekin alderatuz. Alde batetik, igoerak izan dira energian (%1,4), tarteko ondasunetan (%2,8) eta taldeko ondasunetan (%1,3). Bestetik, jaitsiera egon da kontsumoko ondasunetan (-%0,4).

Urte arteko bilakaera kontuan hartuta (2020ko ekaina eta 2021eko ekaina), prezioen igoera handienak hurrengo sektoreetan egon dira: kokeriak eta petrolio fintzean (%31,1), produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioan (%13,9), eta metalurgia eta produktu metalikoetan (%11,7).

Jaitsierei dagokionez, honakoak izan dira beherakada handienak izan dutenak: ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza (-%9,1), erauzketa industriak (-%3,1) eta garraiorako materialen fabrikazioa (-%3).

Azkenik, 2020ko ekainaren eta 2021eko ekainaren arteko aldian, energiaren prezioa %17,3 igo da, tarteko ondasunena %7,8 eta kontsumo ondasunena %2,8. Beherakada talde ondasunetan izan da, %0,2ko jaitsierarekin.

Contador