Publicado 24/11/2022 17:05

EAEko zinema aretoek 'Gabi, 8 urtetik 13 urtera' filma estreinatuko dute 'Zinema Euskaraz' programaren baitan

'Gabi' Filmaren Kartela
ZINEUSKADI

BILBO, 24 Nov. (EUROPA PRESS) -

Engeli Broberg zuzendariaren 'Gabi, 8 urtetik 13 urtera' film suediarra iritsiko da ostiralean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zinema aretoetara, 'Zinema Euskaraz' programaren barruan. Nerabezaroaurreko etapa kontatzen du, oso ohikoa ez den gaia.

Zineuskadi elakrteak sustatzen duen 'Zinema Euskaraz' programaren zortzigarren estreinaldia izango da, 'Ilargirantz', 'Ainbo: Amazoniako gerraria', 'Barraskiloa eta balea, eta itsasoko beste ipuin batzuk', 'Ama mu', 'DC Supermaskoten Liga', 'Unicorn wars' eta 'Hopper oilaskoerbia' filmen ostean.

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan.

Filma ostiraletik proiektatuko da Errenteriako Niessen zinema aretoan, eta abenduko lehen asteburuan Oñatin eta Lazkaoko Areria zinema aretoetan estreinatuko da.

Halaber, datozen hiletan, beste film batzuk ere izango dira izango dira 'Zinema Euskaraz' programaren baitan. Horien artean, datorren abenduaren 2an 'Yoko oporretan' pelikula iritsiko da zinema aretoetara, Juanjo Elordik zuzendua eta Dibulitoonek ekoitzia, urtarrilaren 27an 'Yuku y la flor del Himalaya', eta otsailaren 24an 'Momias'.

Contador