Actualizado 2017/2/2 08:53:17 +00:00 CET

EAEn 2.904 langabe gehiago izan ziren urtarrilean

Lanbideren bulego bat
Europa Press

BILBO, 2 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2.904 pertsona gehiago izan ziren langabezian joan den urtarrilean, abenduarekin alderatuta, hau da, %2,13ko hazkundea izan da. Modu honetan, orotara, 139.077 langabe daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, enpleguko zerbitzu publikoen bulegoetan erregistraturiko datuen arabera.

Bestalde, 2016. urteko urtarrileko datuekin alderatzen bada, 15.715 lagun gutxiago izan ziren langabezian joan den urtarrilean, hau da, %10,15eko jaitsiera izan da iazko hilabete berdinaren aldean.

Herrialdeka, abenduarekin alderatuta, Bizkaian 1.388 langabe gehiago izan ziren urtarrilean, hots, %1,80ko gehikuntza. Gipuzkoan 864 langabe gehiago zenbatu ziren (%2,34 gehiago), eta Araban 652 gehiago (%2,95 gehiago).

Iazko urtarrilarekin alderatzen bada, berriz, langabeen kopurua hiru herrialdeetan jaitsi zen aurtengo urtarrilean: Bizkaian 8.267 langabe gutxiago (%-9,53), Gipuzkoan 4.782 gutxiago (%-11,22) eta Araban 2.666 gutxiago (%-10,48).