Eguraldia.- Aldaketa handirik ez astearte honetan

- EUSKALMET

Actualizado: martes, 6 agosto 2019 9:16

DONOSTIA, 6 (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astearte honetan, abuztuaren 6an, ez da aldaketa handirik egongo. Ipar partean goizean eta gauean hodei asko egongo da eta euri apur bat egin dezake orduan. Eguerdi inguruan ostarteak zabalduko dira. Hegoaldean giroa argiagoa izango da, baina goi-hodeiak agertuko dira.

Arratsaldean, berriz, hegoaldetik eta mendebaldetik hodei trinkoagoak sartuko dira eta baliteke gauean zaparradaren bat edo beste botatzea. Haizea norabide finkorik gabe ibiliko da hasieran eta iparraldetik arratsaldean.

Tenperaturan kasuan, ez dira gorabeherarik egongo. Bilbon 17 gradu espero dira gutxienez eta 25 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 23 gehienez, Gasteizen 13 gutxienez eta 28 gehienez, eta Iruñean 17 gutxienez eta 32 gehienez.

Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin; arratsaldean iparraldera egingo du, 3ko tarteekin. Itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin arratsaldean. Mendebal eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.