Eguraldia.- Aldaketak espero dira kantauri isurialdean larunbat honetan

Abuztuaren 24ko eguraldi mapa.
EUSKALMET
Publicado: sábado, 24 agosto 2019 9:58

DONOSTIA, 24 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbat honetan, abuztuaren 24an, barnealdean eguraldiak bide beretik jarraituko duen bitartean, kantauri isurialdean, aldiz, bereziki kostaldean, aldaketak espero ditugu.

Itsasertzean, goizean zehar Bizkaitik hasita, haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da eta poliki-poliki hodei baxuak ugarituz joango dira, giroa motelduz. Arratsalderako hodeitza hau Gipuzkoa eta Bizkaia barnealdera zabalduz joango da.

Egoera honekin, kostaldean tenperatura jaitsi egingo da. Araban eta Nafarroan, aldiz, giro eguzkitsuak jarraipena izango du eta maximoak 30-35 gradu artean kokatuko dira. Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 28 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 30 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 34 gehienez, eta Iruñean 16 gutxienez eta 36 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta goizean zehar mendebal eta ipar-mendebaldetik finkatuko da 3-4ko indarrarekin, 5eko tarteren batekin. Itsaso kizkurra eragingo du eta ondoren itsaskirria edo itsaskia, itsaski handiko gune batzuekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 eta metro bat arteko olatuak altxatuko ditu.