Eguraldia.- Aldaketak espero dira kantauri isurialdean larunbatean

Publicado 2019/08/23 17:44:13CET
- EUSKALMET

DONOSTIA, 23 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, larunbatean, abuztuaren 24an, barnealdean eguraldiak bide beretik jarraituko duen bitartean, kantauri isurialdean, aldiz, bereziki kostaldean, aldaketak espero ditugu.

Itsasertzean, goizean zehar Bizkaitik hasita, haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da eta poliki-poliki hodei baxuak ugarituz joango dira, giroa motelduz. Arratsalderako hodeitza hau Gipuzkoa eta Bizkaia barnealdera zabalduz joango da.

Egoera honekin, kostaldean tenperatura jaitsi egingo da. Araban eta Nafarroan, aldiz, giro eguzkitsuak jarraipena izango du eta maximoak 30-35 gradu artean kokatuko dira. Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 28 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 30 gehienez, Gasteizen 12 gutxienez eta 34 gehienez, eta Iruñean 16 gutxienez eta 36 gehienez.

Itsasoan Hego-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin eta arratsaldean eki eta ipar-ekialdetik finkatuko da 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du eta ondoren itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 eta metro bat inguruko olatuak altxatuko ditu.

Contador