Publicado 2020/07/02 17:32:05 +02:00CET

Eguraldia.- Argitzera egingo du ostiralean egunak aurrera egin ahala

BILBO, 2 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiralean, uztailaren 3an, egunak aurrera egin ahala argitzera egingo du. Egunaren lehen partean hodei ugari izango dugu, batez ere ipar isurialdean; gainera, han baliteke euri langar pixka bat egitea. Arratsaldean, ordea, hodeitza arindu eta ostarteak zabalduko dira. Zenbat eta hegoalderago, are eta eguzkitsuago egongo da.

Ipar-osagaiko haizea ibiliko da, Ebro ibarrean bizi samar, eta tenperatura maximoak apur bat igoko dira. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 9 gutxienez eta 21 gehienez, eta Iruñean 13 gutxienez eta 23 gehienez.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar/ipar-ekialdera egingo du; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:53an eta 14:14an izango dira, eta itsasbeherak 07:52an eta 20:20an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Lo más leído

  1. 1

    Doloroso último adiós a Humberto Janeiro con dos sonadas ausencias

  2. 2

    La Xunta plantea prohibir fumar al caminar por la calle o en terrazas si no hay distancia de seguridad

  3. 3

    El PP suspende de militancia a los dos detenidos por torturar hasta la muerte a un gato en Manacor

  4. 4

    Filtrado el oscuro título de Spider-Man 3

  5. 5

    Transforman agua de mar en agua potable segura y limpia en menos de 30 minutos usando luz solar