Eguraldia asteartean, abuztuaren 11n

Abuztuaren 11ko eguraldi mapa.
EUSKALMET
Publicado: lunes, 10 agosto 2020 17:16

DONOSTIA, 10 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, abuztuaren 11n, eguraldi aldakor eta ezegonkorrarekin jarraituko dugu. Goizean giroa lasaiagoa izango da, hodeiak bai baina oro har, ateri eutsiko dio. Arratsaldean berriz, txarrera egingo du; ekaitzak eta zaparradak botako ditu nonahi eta zenbait lekutan mardulak izan daitezke eta txingorra bota dezake.

Lehen orduetan haizea aldakor ibiliko da, hego-ekialdekoa nagusituz, eta arratsaldean ipar eta ipar-ekialdetik finkatuko da. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira. Hiriburuetan, Bilbon 20 gradu espero dira gutxienez eta 31 gehienez, Donostian 19 gutxienez eta 30 gehienez, Gasteizen 16 gutxienez eta 33 gehienez, eta Iruñean 18 gutxienez eta 37 gehienez.

Itsasoan, norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin; eguerdi inguruan ipar/ipar-ekialdetik finkatuko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko honoko itsasoak 0,5-1 metroko olatuak altxatuko ditu. Zaparrada trumoitsuak eta txingorra bota dezake. Itsasgorak 08:07an eta 20:33an izango dira, eta itsasbeherak 02:01ean eta 14:24an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da.