Eguraldia asteartean, azaroaren 24an

Publicado: lunes, 23 noviembre 2020 17:34

BILBO, 23 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, azaroaren 24an, hodeiak ugarituko dira. Erdi mailako hodeiak eta goi hodeiak izango dira protagonista, baina ez dute euririk utziko. Hego-haizea ibiliko da eta arratsalde-gauean indartu egingo da.

Tenperatura maximoak apur bat igo daitezke ipar partean, baina hegoaldean jaitsi egingo dira. Hodeien babesean, tenperatura minimoek gora egingo dute lurralde osoan. Hiriburuetan, Bilbon 8 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 16 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 12 gehienez, eta Iruñean 2 gutxienez eta 12 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu. Itsasgora 11:39an izango da, eta itsasbeherak 04:03an eta 16:49an. Uraren tenperatura 16 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.