Eguraldia.- Asteartean hodeiak goizean eta ostarteak arratsaldean

Publicado: lunes, 25 mayo 2020 16:48

BILBO, 25 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteartean, maiatzaren 26an, goizean hodei dezente izango dira eta arratsaldean, berriz, ostarteak nagusituko dira. Nafarroa hegoaldean ez da baztertzen goizaldean zaparrada trumoitsuren bat bota dezakeenik. Egunaren lehen zatian behe hodeiak ugariak izango dira, ipar partean batez ere, eta zerua estalita agertuko da. Arratsaldean argitzera egingo du eta urdingune ederrak zabalduko dira.

Tenperaturan aldaketa nabarmenik gabe jarraituko dugu eta maximoak 20 gradu inguruan ibiliko dira. Hiriburuetan, Bilbon 14 gradu espero dira gutxienez eta 21 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 21 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 23 gehienez, eta Iruñean 12 gutxienez eta 23 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta arratsaldean ipar-osagaikoa nagusituko da; itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metrobete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:39an eta 17:52an izango dira, eta itsasbehera 11:38an. Uraren tenperatura 17-18 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.