Eguraldia asteazkenean, abuztuaren 5ean

Abuztuaren 5eko eguraldi mapa.
EUSKALMET
Publicado: martes, 4 agosto 2020 17:29

DONOSTIA, 4 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, abuztuaren 5ean, eguraldiak udako itxura berreskuratuko du. Eguzkia izango da jaun eta jabe, egunaren hasieran lanbroa eta lainoa sortuko diren arren.

Goizean hego-haizea ibiliko da eta tenperatura maximoek gora egingo dute, barnealdean nabarmen; arratsaldean brisa ibiliko da eta kostaldean beroenak ez dira hainbeste igoko. Zerua hodei gutxirekin egongo denez, tenperatura minimoak jaitsi eta hegoaldeko zenbait lekutan baxuak izango dira.

Zerua hodei gutxirekin egongo denez, tenperatura minimoak jaitsi eta hegoaldeko zenbait lekutan baxuak izango dira. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 28 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 32 gehienez, eta Iruñean 13 gutxienez eta 30 gehienez.

Goizaldean eta goizean goiz hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin; gainerako orduetan ipar-ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Mendebal eta ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 04:41ean eta 16:52an izango dira, eta itsasbeherak 10:37an eta 23:02an. Uraren tenperatura 22-23 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.