Eguraldia asteazkenean, uztailaren 6an

Archivo - Hodeitsu
EUROPA PRESS - Archivo
Publicado: martes, 5 julio 2022 17:33

BILBO, 5 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, uztailaren 6an, eguraldia nahasia izango da. Alde batetik, hodei ugari izango dugu arratsalde edo gauera arte, gerora gutxituz. Bestetik, zaparradak espero ditugu, batez ere goizean eta erdialdeko orduetan, eta barnealdean; tarteka trumoitsuak izan litezke, arratsalderako atertuz.

Ipar-osagaiko haizea ibiliko da eta tenperaturak berdintsu jarraituko du kostaldean, baina barnealdean freskatu egingo du. Hiriburuetan, Baionan 16 gradu espero dira gutxienez eta 23 gehienez, Bilbon 17 gutxienez eta 22 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 20 gehienez, Gasteizen 14 gutxienez eta 23 gehienez eta Iruñean 16 gutxienez eta 26 gehienez.

Itsasoan mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, eta eguerdi partean ipar-osagaira egingo du; itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 10:18an eta 22:32an izango dira, eta itsasbeherak 04:05ean eta 16:16an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro artekoa izango da.