Eguraldia asteburuan, abuztuaren 20an eta 21ean

Actualizado: viernes, 19 agosto 2022 10:36

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteburuan, abuztuaren 20 eta 21ean, egunak lainotsu ibiliko dira.

LARUNBATA

Larunbatean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira. Hegoaldean zerua oskarbi egongo da egun osoan. Iparraldean behe-hodeiak izango ditugu lehen orduetan eta baita arratsalde-gauean ere, baina egunaren erdialdeko orduetan ostarte zabalak izango dira. Ez da baztertzen gauean kantauri isurialdean euri txikia egin dezakeenik.

Goizetik aurrera ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta tenperatura beste pixka bat igoko da; beroenak 30ºC ingurukoak izango dira barnealdean eta 26-27ºC ingurukoak kostaldean.

Hiriburuetan, Baionan 17 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez, Bilbon 18 gutxienez eta 27 gehienez, Donostian 17 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 14 gutxienez eta 31 gehienez eta Iruñean 16 gutxienez eta 32 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta goizean ipar-ekialdera aldatu eta indartu egingo da, 3-4ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du horrek, eta goizetik aurrera itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m arteko olatuak altxatuko ditu, eta goizean 1,5-2 m-koak.

Itsasgora 11:44an izango da (beste ordua ez dago oraindik zehaztuta), eta itsasbeherak 05:21ean eta 18:07an. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

IGANDEA

Igandeari dagokionez, zerua lainotuta egongo da, batez ere ipar partean. Behe-hodei ugari pilatuko dira, bereziki goizean, eta orduan euri txikia egin dezake Kantauri isurialdean. Arratsaldean atertzera egingo du eta ostarteak zabal daitezke hegoaldean. Tenperaturak behera egingo du. Ipar-haizea ibiliko da.

Hiriburuetan, Baionan 18 gradu espero dira gutxienez eta 22 gehienez, Bilbon 19 gutxienez eta 23 gehienez, Donostian 18 gutxienez eta 22 gehienez, Gasteizen 16 gutxienez eta 23 gehienez eta Iruñean 18 gutxienez eta 26 gehienez.

Itsasoan ipar-osagaiko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta itsaskirria eragingo du horrek. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 m arteko olatuak altxatuko ditu, eta goizetik aurrera 1-1,5 m-koak.

Itsasgorak 00:32an eta 13:16an izango dira, eta itsasbehera 06:34an eta 19:33. Uraren tenperatura 23 gradukoa da eta ikuspena lau eta hamar kilometro bitartekoa izango da.