Eguraldia astelehenean, irailaren 28an

Publicado: domingo, 27 septiembre 2020 14:26

BILBO, 27 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, irailaren 28an, giroa argituz joango da. Goizean, hodei baxuak gailenduko dira ipar partean, bereziki ekialdean eta baliteke ipar-ekialdean han-hemenka euri txikia egitea, gauza gutxi. Arratsalderako, ordea, giroa lehortu eta ostarte zabalak irekitzen joango dira. Hegoaldean, berriz, eguraldi lehorra eta eguzkitsua nagusituko da egun osoan.

Ipar haizeak indarra galduko du, oro har, eta ziertzoa tarteka bizi ibiliko da Ebro ibarrean. Egunsentia hotzagoa izango bada ere, tenperatura maximoak koska bat gorago geldituko dira. Hiriburuetan, Bilbon 11 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 5 gutxienez eta 17 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 17 gehienez.

Itsasoan mendebaldeko haizea ibiliko da 3ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da 2ko indarrarekin; itsaskirria eragingo du, eta ondoren itsaso kizkurra. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 01:38an eta 13:46an izango dira, eta itsasbeherak 07:26an eta 19:55ean. Uraren tenperatura 21-22 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.