Eguraldia astelehenean, martxoaren 1ean

Publicado: domingo, 28 febrero 2021 14:25

BILBO, 28 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, astelehenean, martxoaren 1ean, hodeiak eta ostarteak. Araba eta Nafarroa hegoaldean, baliteke lainoak luze irautea; era horretan, giroa hotzagoa izango da. Ez da baztertzen barnealdeko txoko batzuetan, puntualki, zaparradaren bat botatzea, bereziki Nafarroan eta arrtsalde-gauean.

Egun osoan hego-ekialdeko haizea zakar ibiliko da eta noizbehinka ezatsegina izango da. Horren eraginez, tenperaturak gora egingo du, kantauri isurialdean batez ere, eta bertan 17-18 gradu ingurura iritsiko da termometroa.

Hiriburuetan, Baionan 9 gradu espero dira gutxienez eta 18 gehienez, Bilbon 11 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 10 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 13 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 14 gehienez.

Itsasoan hego-ekialdeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Mendebal/ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metrobete inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:50ean eta 18:13an izango dira, eta itsasbehera 12:01ean. Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.