Eguraldia.- Bero eta hego haizea ostiral honetan

- EUSKALMET

Actualizado: viernes, 23 agosto 2019 9:41

DONOSTIA, 23 (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, abuztuaren 23an, bero egingo du. Egunsentian hodeiguneren bat agertu badaiteke ere, gainerako orduetan zerua urdin eta eguratsa garden agertuko da.

Haizeak hego ukitua hartuko du eta termometroek 30 graduko muga gaindituko dute denean; arratsaldean kostaldean brisa apur bat mugituko da eta honek beroa zertxobait arinduko du. Bilbon 16 gradu espero dira gutxienez eta 34 gehienez, Donostian 16 gutxienez eta 32 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 33 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 34 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin eta arratsaldean eki eta ipar-ekialdetik finkatuko da 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du eta ondoren itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.