Eguraldia.- Bero handiagoa eta giro eguzkitsua asteazkenean

Publicado: martes, 7 julio 2020 18:05

BILBO, 7 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, uztailaren 8an, bero handiagoa espero dugu eta giroa eguzkitsua izango da, arratsaldean hodei batzuk sar daitezkeen arren.

Uda beteko eguraldia izango dugu asteazkenean eta eguzkia gailenduko da denean. Arratsaldean bero hodeiak sortuko dira barnealdean, eta zaparradaren bat bota badezake ere, batez ere mendebaldean, probabilitatea nahiko txikia izango da.

Tenperaturak goranzko bideari jarraituko dio eta maximoak 25 eta 30 gradu artean ibiliko dira. Nafarroa erdi eta hegoaldean tenperatura are gehiago igoko da eta litekeena da 33-35 gradu ingurura iristea. Hiriburuetan, Bilbon 15 gradu espero dira gutxienez eta 26 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 25 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 29 gehienez, eta Iruñean 13 gutxienez eta 32 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta eguerdi inguruan ipar-ekialdetik finkatuko da, 3ko indarrarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu, eta azken orduetan metro erdi ingurukoak. Itsasgorak 05:40an eta 17:54an izango dira, eta itsasbehera 11:38an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-ermeua hamar kilometrotik gorakoa izango da.