Eguraldia.- Bide beretik ostegun honetan

Eguraldia.- Bide beretik ostegunean
EUSKALMET
Publicado: jueves, 25 abril 2019 7:05

BILBO, 25 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet meteorologiaren euskal agentziaren iragarpenaren arabera, ostegun honetan, apirilaren 25ean, bide beretik jarraituko du eguraldiak. Hego-mendebaldeko haizeak enbarazu egiten jarraituko du, zakar ibiliko da eta boladaka oso gogor joko du, batez ere haizeguneetan; arratsaldean, kostaldean ipar-mendebaldera aldatuko da eta gauean ahulduz joango da.

Hodeiguneak gailenduko dira, arratsaldean hodeitza trinkoagoa izango da, eta han-hemenka zaparradak botako ditu eta goi-geruzetako ezegonkortasunak ekaitzak suspertu ditzake, batez ere arratsaldean; goizean, oro har, giroa lasaiagoa izango da.

Tenperaturan, aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da. Hiriburuetan, Bilbon 11 gradu espero dira gutxienez eta 19 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 7 gutxienez eta 16 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin eta 6ko tarteekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak bi metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta baliteke trumoi ekaitzak izatea. Itsasgorak 07:28an eta 19:50ean izango dira, eta itsasbehera 13:36an. Uraren tenperatura 14-15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.