Eguraldia.- Egonkortu eta tenperatura igo ostegunean

Osteguneko iragarpena
EUSKALMET
Publicado: miércoles, 26 febrero 2020 17:22

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostegunean, otsailaren 27an, egoera egonkortu eta tenperatura dezente igoko da. Goizean hego haizearekin hodeiak eta ostarteak tartekatuko diren bitartean, arratsaldean haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da, bolada gogorrekin kostaldean, eta hodeitza ugaritu eta trinkotu egingo da; litekeena da kantauri isurialdean, eta batez ere Gipuzkoan eta Iparralden, euri zaparrada batzuk botatzea. Baliteke egunsentian Araba eta Nafarroako zenbait lekutan izotza egitea.

Haizea hegoaldetik finkatuko da eta tenperatura errekuperatu eta nabarmen igoko da. Hiriburuetan, Bilbon 7 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Donostian 6 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 1 gutxienez eta 15 gehienez, eta Iruñean 1 gutxienez eta 15 gehienez.

Itsasoan hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 4-5eko indarrarekin, arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da 4-5eko indarrarekin eta gauean ahulduz joango da; itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, eta ondoren itsaskia edo itsaski handia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3 metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 05:37an eta 17:51n izango dira, eta itsasbeherak 11:47an eta 23:59an. Uraren tenperatura 13 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da.