Eguraldia.- Eguzki giroa bueltatuko ostiral honetan

Abuztuaren 16ko eguraldi mapa.
EUSKALMET
Publicado: viernes, 16 agosto 2019 9:35

DONOSTIA, 16 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, ostiral honetan, abuztuaren 16an, eguzki giroa bueltatuko da. Egunaren hasieran behe-hodei batzuk izango ditugu, lainoa ere sortuko da hainbat txokotan, baina orduak igaro ahala desegiten joango dira. Era horretan, arratsaldean eta gauean goi-hodei batzuk besterik ez dira izango. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da hasieran, hegoaldekoa nagusituz, eta arratsaldean ekialdetik finkatuko da.

Tenperatura maximoek gora egingo dute berriro, 25-30 gradu artean ibiliko dira, eta litekeena da barnealdeko toki batzuetan 30 graduak gainditzea. Bilbon 13 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Donostian 12 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 10 gutxienez eta 31 gehienez, eta Iruñean 12 gutxienez eta 32 gehienez.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, hegoaldekoa nagusituz; arratsaldean ipar-ekialdetik finkatuko da, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin arratsaldetik aurrera. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0.5 eta metro bat inguruko olatuak altxatuko ditu.